Irudi molekularraren inguruko azken aurrerapenak Donostian ikusgai

10 azaroa, 2015
Biomagune-ren instalazioak Donostian.

Biomaterialetako ikerkuntza kooperatiboko Biomagune zentroak egunotan irudi molekularrean espezializatutako nazioarteko kongresua antolatu du Donostian, erresonantzia magnetikoa eta erradiokimika bezalako diziplinetako nazioarteko adituak biltze aldera.

Donostiako Parke Teknologikoan, azaroaren 10etik 12ra bitartean egiten ari den ekitaldiak, irudi molekular kliniko eta preklinikoko azken aurrerapen teknologiko eta teknika abangoardistenak ikuskatzea du helburu.

Jardunaldietan, herrialde desberdinetatik etorritako hogei bat aditu baino gehiagok parte hartuko dute espezializatutako txostenak emateko.

Gainera, sesioak gazte ikertzaileen eskutiko 30 bat aurkezpenekin osatuko dira, bai ahozko parte-hartzeetan bai posterren atalean.

Biomaguneko Irudi Molekularreko Unitateko Erradiokimika Saileko arduradun Jordi Llopek, kongresuaren helburuetako bat, nazioarteko aditu nabarmenen eta sortu berri diren ikertzaileen arteko elkarrekintza sustatzea dela uste du.

Jardunaldiko antolatzaileek, kongresua hiriko ekitaldi zientifikoen egutegian hitzordu iraunkorra izan dadin eta hiru urtean behin egiteko asmoa dute.

Biomagune zentroa, irudi biomedikoan erreferentzia gisa bere lekua eusteko lan egiten ari da. Berriki Estatuko Ikerketa Kardiobaskularreko Carlos III Zentroarekin (EIKZ) hitzarmena sinatu eta honen bitartez, bi entitateek irudiaren gaitasun eta ekipamendu zientifiko- teknologikoak osatuko dituzte.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow