Irizarren i8 delakoak urteko autokar onenaren saria jaso du

6 November, 2017
Irizar konpainiaren i8 autokarra 2015eko urrian aurkeztu zen

Euskal konpainiaren ibilgailua sektore honetako Europako erreferentziazko beste bost fabrikatzailerekin lehiatu da Coach Euro Test-eko probetan

 

Irizar konpainia gipuzkoarrak fabrikatutako i8 azken belaunaldiko autokarrak Europan diseinatutako urteko autokarrik onenarentzako Coach of The Year 2018 saria jaso du.

 

Saria, Suedian antolatutako aurtengo Coach Euro Test gidatze-proben ondoren banatu da, eta proba horietan, Irizarren autobusa Iveco Bus, Mercedes-Benz, Neoplan, Scania eta VDL fabrikatzaile europarren autokarrekin lehiatu da.

 

Irizarrek ohar baten bidez jakinarazi duenez, epaimahaia sektoreko aldizkarietako 22 herrialdetako kazetari espezializatuek osatuta zegoen, eta guztien artean, saria fabrikatzaile gipuzkoarraren autokarrari ematea erabaki dute, “ezin zenbatu ahala ezaugarrirengatik eta eskaintzen duen balio erantsi handiagatik”.

 

Oharrak gaineratu duenez, 2015eko urrian aurkeztutako autokar modelo honek diseinua, teknologia eta iraunkortasuna txertatu ditu, txoferrari, gidariari zein bidaiariei aparteko erosotasuna eskainiz.

 

Euskal konpainiarentzat, Coach of The Year 2018 sariak “Irizarrek azken urteotan egindako jauzi estrategiko handiaren aldarrikapena” suposatzen du.

 

Irizar konpainiaren i8 autokarraren aurkezpen bideoa


 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow