Irisbond-ek desgaitasunari buruzko biltzar batean parte hartuko du Vienan

10 February, 2016

Ikusmen artifizialean eta lagundutako komunikazio-sistemetan espezializatuta dagoen Irisbond euskal konpainiak  Zero Project plataformak antolatutako desgaitasunari buruzko nazioarteko biltzarrean parte hartuko du Vienan gaurtik aurrera.

Enpresa-talde gipuzkoarrak, begien mugimenduaz ordenagailuak kontrolatzea ahalbidetzen duen teknologia bat aurkeztuko du, Nazio Batuen Austriako hiriburuko egoitzan egitekoa den bilkuraren barruan.

Horrekin batera, Irisbond-ek, beharrizan bereziak dituzten pertsonen hezkuntzan eta pedagogian diharduten profesionalei zuzendutako EyeLearn softwarea aurkeztuko du.

Zero Project biltzarraren bosgarren edizioa otsailaren 12ra arte luzatuko da, eta desgaitasuna duten pertsonen ikasketa-aukerak hobetzen lagun dezaketen berrikuntza teknologikoak nahiz informazio eta komunikazio teknologiak helburu integratzaileekin erabiltzeko moduak izango ditu hizpide, besteak beste.

Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak aitortzea helburu duen Zero Project proiektua Essl Fundazioak bultzatu du.

Eduardo Jauregi Irisbond-eko kontseilari ordezkariaren iritziz, “ospe handiko nazioarteko foro honetan parte hartzea, atsegin handia ez ezik, egundoko erantzukizuna da gure konpainiarentzat, desgaitasunaren esparruan berritzen jarraitzeko”.

Egunotan, Austriako hiriburuan, 70 herrialdetako 500 pertsona baino gehiago bilduko dira, aurreikuspenen arabera.

Irisbond enpresaren aurkezpena

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow