Enpresa eta erakunde teknologikoetako ikertzaileek bat egin dute 4.0 Industrian aurrera egiteko

11 maiatza, 2016
Ezkerretik eskuinera, Marcelino Caballero (IK4-Ikerlan), Jose Mari Balzategi (Fagor Arrasate) eta David Chico (Koniker)

Fagor Arrasatek, Konikerrek eta IK4-Ikerlanek lankidetza-akordioa sinatu dute

Fabrikazio Aurreratuaren eta 4.0 Industriaren arloko tekniken inplementazioan aurrera egiteko, Fagor Arrasate enpresak, honi atxikitako Koniker I+G unitateak eta IK4-Ikerlan zentro teknologikoak elkarren artean ikerketaren erronkei aurre egin eta teknologia berriak garatzea ahalbidetuko duen akordio bat gauzatu dute.

Hitzarmenean aurreikusi denez, hiru erakundeetako 20 ikertzailek baino gehiagok lankidetzan jardungo dute makina adimendunen diseinua, urrutiko ikuskapena eta energia eta eraginketa eraginkortasunaren aldeko estrategiak bezalako esparruetan.

Hiru erakundeek gaitasunak elkartu nahi dituzte, azken aurrerapen teknologikoak ekoizpenean nahiz amaierako produktuetan aplikatu ahal izateko.

Zehazkiago esanda, makinak adimenez hornitzeko sailean lanean diharduten adituak ingurune produktiboetan dauden malgutasun eta moldagarritasun premia gero eta handiagoei erantzuten saiatuko dira.

Urrutiko ikuskapenaren ildoan, cloud, Big Data eta datuen analisiarekin (Data analytics) lotutako teknologiak erabiliko dira, makinen fidagarritasun hobetu ahal izateko.

Aldi berean, erakunde partaideak baliabideen ustiapen egokiagoa ahalbidetuko duten teknologiak garatzen ahaleginduko dira, energia eta eragiketa eraginkortasunaren esparruan.

“Akordio honek oinarri sendoak ezarri ditu, Fagor Arrasateko produktuen berrikuntza fabrikazio industrialari aplikatutako informazio-teknologien esparruan bultzatu ahal izateko, adierazi du Jose Mari Balzategi konpainiako zuzendari kudeatzaileak.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow