Euskal ikerkuntza fibromialgiaren diagnostikoan aurrera egiteko

26 May, 2016

Osasun- eta ikerketa- euskal entitateak, gaitza detektatzeko aukera ematen duten biomarkagailuak aurkitzeko lanean ari dira

Fibromialgia gaixotasun kronikoa da eta gaitz hau pairatzen dutenek giharretako min handiak jasan behar dituzte gorputzeko puntu askotan, oraindik ezagutzen ez den kausagatik. Biztanleriaren %3k pairatzen duen gaixotasun honek ez du diagnostiko eraginkorrerako mekanismorik.

Testuinguru honetan, Biozientzietako Ikerkuntza Kooperatiboko CIC bioGUNE Zentroak gaixotasuna modu eraginkorrean detektatzeko aukera ematen duten biomarkagailuak aurkitzea helburu duen proiektua koordinatzen du.

Galdakaoko Ospitaleak, Donostiako Ospitaleak eta Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna / B+I+O Euskal Fundazioak ere, zientzialarientzako itaun asko gordeta dituen min baten ezagutza areagotzea gura duen ekimenean parte hartzen dute.

Hiru urte iraungo dituen ikerketa, gainazal zelularrean jariatutako eta exosoma deituriko besikula batzuen ikerlanean, teknologia omikoen erabilera odolean eta ondorioak ateratzeko, gaixoen mikrobiomaren analisian oinarrituko da.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow