Innobideak Estrategia 2016

5 apirila, 2016

Helburua – Estrategia honen helburua da euskal enpresetan, eta bereziki ETEetan, BERRIKUNTZA BULTZATZEA gaur egungo krisi egoeraren erronkei aurre egiteko eta oinarri sendoak ezartzea, euskal enpresek lehiakortasuna garatu dezaten globalizazioaren testuinguruan.

PERTSONAK – Programa honen helburua da enpresetako lehiakortasuna hobetzeko jarduerak garatzea, enpresako langileen parte-hartzea sustatzeko ekintzen bidez.

LEHIABIDE – Programa honen helburua da produktu, zerbitzu edota merkatuko dibertsifikazioa ahalbidetzen duten eta erakunde onuradunen lehiakortasun posizionamendua nabarmen hobetzen duten banakako nahiz lankidetzako proiektuak bultzatzea.

KUDEABIDE – Programa honen helburua da euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea, laguntza emanez kudeaketa aurreratuko printzipio, tresna eta metodologiak aplikatu eta ezartzeko.

PRESTAKUNTZA (Directiv@21) – Programa honen helburua da Innobideak estrategiari, eskaintzen dituen tresnei eta Kudeaketa Aurreratuko eredu berriari buruzko informazioa ematea, berritzeko eta lehiakorrago izateko sei elementuen giltzarriak ezagutzea eta horietan aurrera egitea.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow