Murgiltze digitala eskolan

26 April, 2016

Artxandako Trueba Ikastetxeak hezkuntza arloko berrikuntza proiektu bat abiarazi du, tableten eta ikaskuntza kolaboratiboko prozesuen erabileran oinarrituta dagoena.

Bilboko Trueba ikastetxean ez dago maisu-eskolarik eta testu-liburuen ordez tabletak erabiltzen dira. Irakasleek “entrenatzaile” funtzioa betetzen dute, hau da, ikasleei laguntzen diete ikaskuntza prozesuan zehar, eurak izan daitezen prozesu horren protagonista. Proiektuak metodologia pedagogikoak eraldatu ditu, gizarte digitalaren premiei eta potentzialari egokitzeko.

Artxandako Trueba Ikastetxea 2008an hasi zen aztertzen zentroko hezkuntza-proiektua, Europako beste herrialde batzuetan garatzen ari ziren hezkuntza arloko berrikuntza esperientzietan oinarrituta. Metodologia honekin eta irakasleen laguntzaz, ikasle bakoitza bere ikaskuntza prozesuaren erdigunean jartzen da. Irakasleak jada ez dira ezagutza iturri bakarrak, beste eginkizun bat hartu dute, ikasleen laguntzaile bihurtu baitira ikaskuntza prozesuan.

Prestakuntza jardunaldia.

Irakasleek tresna digitalei buruzko prestakuntza saioak egin dituzte.

Metodoak hiru zutabe ditu: adimen anitzak, ikaskuntza kolaboratiboa eta murgiltze digitala dispositibo mugikorrak erabiliz (tablet bat ikasle bakoitzarentzat). Mari Mar Carrerok azaldu duenez, “hezkuntza-metodo berri honen bidez ikaslearen bizi-proiektuaren garapenean murgiltzen gara, eta gaitasun transbertsalak lantzen ditugu: adimen emozionala, emozioen kontrola eta erantzukizunaren zentzua, adibidez”.

Trantsizio digitala egiteko, lantaldeak ehundik gora prestakuntza ordu egin ditu, eta zuzendaritza-taldea eta familiak prozesuan inplikatu dira. Metodoak interesa piztu du hezkuntza-komunitatean, eta hala, ikastetxeak jardunaldi bat egin du berriki, Euskadi eta Nafarroako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 20 ikastetxerekin batera, bere metodologia ezagutarazteko.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow