Iñigo Urkullu lehendakaria izango da nazioarteko “Bind 4.0” programa martxan jartzeko ekitaldiaren buru Donostian

6 July, 2016

Eusko Jaurlaritzak eta enpres traktoreek nazioarteko deialdia aurkextu dure, 4-0 Industriaren alorreko starup hoberenak Euskadira erakartzeko. Aukeratutako startupei, Microsoft, Siemens, ABB, CAF, CIE Automotive, DanobatGroup, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes-Benz, Michelin, Repsol-Petronor eta Siemens konpainiekin elkarlanean proiektuak garatzeko aukera eskaintzen dien ekimen publiko-pribatua da BIND 4.0.

 

Programari esker Euskadi tokiko eta nazioarteko talentua erakartzeko gune bilakatuko da, Euskadin ezarrita dauden industria alorreko konpainia nagusiak bezero izateko eta laguntza eta aholkularitza programa osoaz baliatzeko aukera eskainiko baitie startupei. Prestakuntza prozesua, enpresa bakoitzari, enpresen sorkuntzan, teknologia berrien eremuan, espezializatutako kontseilari bat esleituz osatuko da.

 

Iñigo Urkullu Lehendakariarekin batera, BIND 4.0ren aurkezpen ekitaldian Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburua eta Aitor Urzelai Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarte Zuzendaria egon dira.

 

Mundu osotik etorritako konpainia teknologikoak etorri dira gaur StartUP! Basque Industry 4.0 (BIND 4.0) ekimenaren abiatze ekitaldira. Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria alorreko enpresa nagusiekin batera bost kontinenteetako ekimen berritzaileak erakartzeko egin duen azken apustua da. Duela denbora gutxi sortu diren eta 4.0 industriaren eremuan proposamen berritzaileak dituzten enpresei, Euskadiko Autonomia Erkidegoan ari diren enpresa garrantzitsuenetako hamarren aholkularitza eta finantzaketa laguntza eskaintzen dien azeleragailu publiko-pribatua da BIND 4.0. 24 astez, enpresa horiek lankidetzan arituko dira aukeratutako startupekin, ez bakarrik enpresen negozio ereduaren garapenean beraien instalazioak lagaz eta aholkularitza emanez, baita hasiera-hasieratik haien lehenbiziko “benetako” bezero gisa arituz ere. Ekimena Iñigo Urkullu Lehendakariak aurkeztu du Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Elkartegian, eta berarekin batera Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburua eta Aitor Urzelai Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarte Zuzendaria egon dira.

 

Enpresa laguntzaileak eta partnerrak

ABB, CAF, CIE, Automotive, DanobatGroup, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes-Benz, Michelin eta Repsol-Petronor dira BIND 4.0, startup azeleragailu aitzindarian Eusko Jaurlaritzarekin bat egin duten enpresa laguntzaileak. Ekimen horri esker, sortzen ari diren enpresak industria alorreko konpainia nagusien bezero bilakatuko dira. Horrela, startupek, beraien proiektuak sozietate handi horien eskarietara egokituz garatzeko aukera izango dute. Hau da, enpresen eta startupen arteko harremana bezero-hornitzaile formatuan ezarriko da, eta horrek, bezero handi batekin benetako fakturazioa eragiteaz gain, lehen mailako erreferentzia eta merkatu eta banaketa bide berrietarako sarbidea ere eskainiko du.

 

Esperientzia positiboa izango da enpresa berrientzat, baina baita proiektuan parte hartzen duten konpainia laguntzaileentzat ere, horrela, 4.0 industriaren eremuan soluzio berritzaileak eta lehiakorrak planteatzeko talenturik hoberena eta ezagutza eta teknologia berriak izango baitituzte. Hau da, beraien negozioetarako interesgarriak diren eta munduko edozein tokitik etorriko diren ekimenak aztertzeko, identifikatzeko eta eskuratzeko aukera emango die.

 

Horrez gain, Microsoft eta Siemens, programako enpresa partner gisa, lankidetzan arituko dira, kontseilaritza eta ikusgaitasuna emanez BIND 4.0 barruan gauzatu diren proiektuei.

Kontseilariak

Prestakuntza prozesua, enpresa bakoitzari, enpresen sorkuntzan, teknologia berrien eremuan, espezializatutako kontseilari bat esleituz osatuko da. BIND 4.0 ekimenean parte hartzen duten kontseilariak hauek dira: Ron Zahavi, Microsofteko IoT Standards Estrategia Zuzendaria; Rosa García, Siemens Españako Presidente eta CEOa; Pascual Dedios-Pleite, Siemens Industryko Zuzendari Nagusia; Eneko Knörr, Ludeiren eta Ideatecaren sortzailea; Guillermo Arregui, Emprendizako CEO eta sortzaileetako bat; Mikel Irizar, Hydromodel Hosteko CEOA; Barack Berkowitz, MIT Media Labeko Estrategia eta Eragiketa Zuzendaria; eta Gonzalo Martínez de Azagra, Samsung Ventures Israeleko Zuzendari Nagusia.

 

Proiektuen aukeraketa prozesuan sartzeko epea gaur (uztailak 6) abiatu eta datorren irailaren 16an amaituko da. Urriaren 31n aukeratutako startupen zerrenda argitaratuko da, eta startup horiek enpresa traktoreen laguntzak gauzatuko dituzte beraien proiektuak hurrengo 24 asteetan (azaroaren 14tik maiatzaren 12ra). Programaren oinarriak gaurtik aurrera daude erabilgarri webgunean.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow