Ingurumenarekin adeitsuagoak diren ibilgailuak fabrikatzeko teknika berriak

23 November, 2015

Ingurumenarekin adeitsuak diren eta automobil mota guztietara aplikagarriak izan daitezkeen irtenbideak diseinatzeko helburuarekin, IK4 Aliantza Teknologikoa, automozioko egitura- osagai arinagoak fabrikatzeko teknikak garatzeko aukera eman duen Europako proiektu bateko buru da.

Soundcast deituriko ekimena, zenbait teknika berritzaileren konbinazioan oinarritu da, esaterako, HPDC hutsean lagunduriko goi-presioko aluminioaren injekzio- teknologiaren erabileran, aleazio merkeago eta iraunkorragoetan eta injektatutako galdaketa prozesuetara egokitutako laser soldadura berrietan.

IK4-Azterlan zentroaren bitartez garatutako proiektuaren jomuga nagusia, enpresa sarera transferigarria eta prezio lehiakorra izan ditzakeen teknikak garatzean oinarritu da.

“Ibilgailuaren pisuaren edozein gutxiagotzea, txikiena bada ere, milioitan biderkatutako eragina izango du. Soundcast-en garatutako teknologiak, galdaketa enpresa txiki edo ertainetan erabat aplikagarriak dira” adierazi du proiektuko koordinatzaile Ana Fernándezek

2012an martxan jarri zen ekimena bere azken fasean aurkitzen da, aluminioaren galdaketan aritzen den Ruffini  espainiar enpresan eta Alemaniako Schmale & Schulte-n garatutako teknologien erakusketak eta probak egiten diren horretan.

Soundcast-en diseinatutako teknologien ustiapena erabilgarria da oso, ibilgailu hibrido eta elektrikoen esparruan.

Proiektua Europar Batasuneko berrikuntza eta ikerkuntza suspertzeko VII Programa Markoan kokatzen da eta 1,75 milioi euroko aurrekontua du, horietako 1,1 milioi baino gehiago, Europako funtsetatik lortutakoak.

Aipatutako entitateez gain, proiektua osatzen duen nazioarteko partzuergoan, Kataluniako industria ikerkuntzarako ASCAMM zentroak, Alemaniako Technische Universität BraunschweigUnibertsitateak, Suitzako hutseko ekipoen hornitzaile  VDS-k eta lubrikatzaileen Alemaniako hornitzaile ChemTrend –ek parte hartzen dute.

Soudcast proiektua

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow