Ingemat-ek urteko bere salmenten %5 I+Gra bideratu du

25 apirila, 2016

Adolfo del Campo, Ingemat-eko zuzendari nagusia

Automozio sektorerako giltza eskura proiektuetan espezializatutako ingeniaritzak 30 urte bete ditu

Bere hogeita hamargarren urteurrena ospatu berri duen Ingemat bizkaitar enpresak urteko salmenta kopuruaren %5 baino gehiago, I+G esparruko inbertsioetara bideratzen du eta produktu berrien garapenaren aldeko apustua egiten ari da, bere lehiakortasuna bultzatze aldera.

“I+G gure DNAko parte moduan ulertzen dugu. Guri, gaur egiteko gai garen horrek ez gaitu kezkatzen, bai ordea, bost urte barru zer egiteko gai izango garen horrek, are gehiago etengabeko berrikuntza estrategia duen automobilaren bezalako sektorean”, ziurtatu du enpresako zuzendari nagusi Adolfo del Campok.

Zuzendariak zehaztu duenez, 2015ean erregistratutako salmenten %35, enpresak azken bi- hiru urteetan garatutako produktu berriei dagokie, eta del Camporen hitzen arabera, datua, “I+G-ak Ingemat-en duen garrantziaren” isla da.

Egun, enpresa, automobilen pisua murriztera begira material aurreratuen alorra bezalako esparruen ikerkuntza lerro desberdinetan lan egiten ari da. Arlo honetan, bereziki, Ingemat-ek 11 proiektu martxan ditu.

Konpainiaren berrikuntza estrategiako beste disziplina bat robot kolaboratiboak dira, inguru industrialetan pertsonekin, eta lotura teknika berriak edo soldadura laserrak gauzatzeko lan egiteko gai direnak.

Gainera, Ingemat 4.0 Industriaren esparruan ikertzen ari da, fabrikazio prozesuetan informazio eta komunikazio teknologien inplementazioagatik bereizten den horretan.

Arlo honetan, enpresak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak bultzatutako GAITEK programan kokatutako ekimen bat dauka, instalazioen martxan jartze birtualera bideratutako estandar elektrikoak sortzean oinarritutako ekimena (virtual commissioning).

Nazioarteko merkatuetan, Ingemat-ek Europa, Amerika, Asia eta Afrikako 23 herrialdetan proiektuak garatu ditu.

“Nazioartekotzea gakoa da guretzat. Automobilaren sektorea argi eta garbi globala da”, bukatu du del Campok.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow