Industria digitalaren erronkak eztabaidagai Bilbon

25 May, 2017

Tailerra ekainaren 7an ospatuko da Bilbao Exhibition Center-en (BEC), 9:30etik aurrera.

Bilbao Exhibition Center-ak datorren ekainaren 7an, komunikazioaren teknologiek sektore industrialarengan duen eraginari buruzko tailerra hartuko du

 

Informazio eta komunikazio teknologiak, fabrikazio industrialaren esparruetan barneratzeak fabrika adimendunen eraikuntza bezalako aukerak aurkezten ditu, baina ekoizpen sistemetan automatizazioaren eragina edo robot eta langileen arteko lankidetza inguruetan segurtasuna bermatzeko beharra bezalako erronkak ere planteatzen ditu.

 

Industriaren digitalizatzearen erronkak aztertzeko asmoz, Tecnalia korporazio teknologikoak, workshop bat egingo duela iragarri du, Bilbao Exhibition Center-en (BEC), datorren ekainaren 7an, 9:30etik aurrera.

 

Manufactura- industrian teknologia digitalen erabilerak planteatzen dituen galderei erantzuna ematea bilatzen duen sesio hau, BEC-en ere garatzen ari diren Addit 3D fabrikazio aditiboaren eta Maintenance mantentze- industrialaren ferien markoan egiten da.
Tecnalia-ren komunikatu baten arabera, industria pairatzen ari den transformazioa, integrazio teknologikoari aurre egiteaz gain, negozio ereduen berdefinizioa edo produktu eta zerbitzuen digitalizatzea bezalako erronkez arduratu beharko da.

 

4.0 Industriaren paradigma berriak, euskal sare industrialarentzako aukera bat da, izan ere, fabrikazio prozesuen lehiakortasuna eta eraginkortasuna bultzatzeko soluzio aurreratu berriak planteatzen baititu.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow