Inbiomed-ek kalitateko saiakuntzak zitometriaren bidez egiteko baimena jaso du

21 December, 2015

Ikerketa Biomediko eta Garapen Teknologikorako Institutu Fundazioa (Inbiomed) dugu, fluxu-zitometriako teknologiaren bidez eta manufakturako jardunbide egokien (GMP) parametroei jarraiki, saiakuntzak egiteko baimena lortu duen Estatu osoko lehenengo laborategia.

Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziako (AEMPS) Laborategi Farmazeutikoen Erregistroak, ikerketa-fasean dauden giza-erabilerako sendagaien fabrikatzailearen baimena eman dio Gipuzkoako Teknologia Parkean  finkatutako Institutuari.

Fluxu-zitometria deritzon teknologiari esker, zelulen propietateak neurtu ahal zaizkio suspentsio bati edo fluido batean etegabe zirkulatzen ari den zelula-multzo bati, eta ondorioz, arras erabilgarria da terapia aurreratuetarako sendagaien kalitate-kontrola egiteko, Inbiomeden hitzetan.

Institutuaren egungo plan estrategikoan aurreikusi denez, zentroa nazioarteko erreferentzia bilakatu nahi da, ama-zeluletan oinarritutako terapien inguruko ikerketari eta medikuntza sortzailearen aurrerapenari dagokienez.

Minbiziari, gaixotasun hematologikoei eta gaixotasun neurodegeneratiboei buruzko ikerketa da Inbiomeden jarduera zientifikoaren ardatz.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow