Ikuspegi berri bat Europako berrikuntza sozialarentzat

5 December, 2017
Txostenaren azala
Argitalpena online dago.

 

Europako Batzordearen txostenak proposatzen du berrikuntza soziala jartzea agendaren erdigunean

Europa eta, oro har, mundu osoa aldaketa disruptiboak bizitzen ari dira teknologiaren eskutik. Gizarte hiper-konektatuetan eraldaketa hori gero eta azkarrago gertatzen ari da, eta eragina du gure bizitzako ia alderdi guztietan. Baina berrikuntza teknologikoak ez du zertan onuragarri izan herritarrentzat. Vision and Trends of Social Innovation for Europe azterlanak dioenez, berrikuntza sozialaren bidez lor dezakegu aldaketa disruptibo horiek bizi-kalitatea hobetzeko elementu izan daitezela.

 

Europako Batzordearen Ikerketa eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiak egin du azterlan hori, Europarako berrikuntza sozialaren agenda berrikusten laguntzeko. 2010ean hasi zen sartzen berrikuntzaren ikuspegia Europako politiketan erronka sozialei konponbidea emateko estrategia gisa. Hala ere, azterlanaren egileek diote berritu egin behar dela Europako kontratu soziala, eta berrikuntza sozialak paper garrantzitsua du zeregin horretan.

 

Vision and Trends of Social Innovation for Europe txostenak ikuspegi berri bat proposatzen du hiru printzipiotan oinarrituta. Lehen printzipioa da pertsonetan zentratutako berrikuntza; horrek esan nahi du ahalegina egin behar dela beharrezko baldintza eta gaitasunak eskaintzeko, pertsona guztiak sar daitezen berrikuntzaren gizartean. Txostenak dio “Innovation Army” bat sortu behar dela Europarentzat, gizarte osoak parte har dezan, baita ere biztanleriaren sektore kaltetuenek.

 

Bigarren printzipioa ikuspegi sistemikoa da, hau da, baldintzak sortzea eragile desberdinen arteko lankidetzak bideratzeko. Zentzu horretan, hiri eta eskualdeek garrantzia hartuko dute, laborategi handiak izango direlako konexio horiek bideratzeko. Hirugarren elementua konpromiso politikoa da. Azterlanak dioenez, berrikuntza sozialak nitxo izateari utzi behar dio eta erabakiak hartzeko prozesuen muinean sartu behar du, hau da, Europako agenda politikoaren erdigunean. Azkenik, txostenak hainbat gomendio egiten dizkio Europako Batzordeari, aurrera egin dezan ikuspegi berri horretan.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow