Ikusmen artifiziala prozesu industrialak optimizatze aldera

26 April, 2017

Jarduera datorren maiatzaren 4an izango da AIC zentroaren instalazioetan

Automotive Intelligence Center zentroak ikusmen artifizialaren sistema berriak aztertuko dituen jardunaldi bat hartuko du bere instalazioetan

 

Industrian aplikatutako ikusmen artifizialeko azken teknologiak ezagutzera emateko asmoz, Amorebieta-Etxanon kokatutako eta Acicae-k, Euskadiko Automobilgintza Klusterrak kudeatutako Automotive Intelligence Center automobilgintza zentroak, datorren maiatzaren 4an, sistema berrien erabilerak eta onurak landuko dituen mintegia hartuko du.

 

Mintegia teknikari, kalitate-arduradunei eta beren konpainietan ikusmen artifizialaren sistemaren bat ezagutu eta inplementatu nahi duten automobilgintza sektoreko profesionalei bereziki zuzenduta dago.

 

Bertaratzen direnek, produktuen kalitatea bermatu eta ekoizpen kostuak murrizte aldera, automobilgintza sektorean ekoizpen prozesuak automatizatzeko aukera ematen duten ikusmen artifizialeko teknologiak ezagutzeko aukera izango dute.

 

Jardunaldiaren testuinguruan, ikusmen artifizialeko soluzioetan espezializatutako Bcnvisión enpresa katalanak, Acicae-rekin batera ekitaldia antolatu duenak, Cognex markako produktuak aurkeztuko ditu.

 

Halaber, kasu arrakastatsuen bideoen bitartez, 3D ikusmeneko aplikazio berri batzuk aztertuko dira eta zuzenean, Trevista soluzioaren, hau da, pieza distiratsuen edo tonalitate aldaketak dituzten piezen azaleko ikuskatzerako ikusmen artifizialaren sistemaren erakustaldi bat egingo da.

 

Iragan martxoan Bcnvisión, Automobilgintza Klusterreko bazkide bihurtu zen, klusterreko bazkideen arteko aliantza estrategikoak eta sinergiak sustatu, sektorearenak berarenak diren prozesuetan aplikatutako ikusmen artifizialaren sistemen inguruko ezagutzaren trukea bultzatu eta sektorean ikusmen artifiziala, balio erantsiko apustu gisa eragiteko asmoz.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow