IK4-IDEKO-k motorearen industria iraunkorrago bat helburu duen europar proiektu baten parte hartu du

29 February, 2016

Automozioaren sektoreak pausu berri bat eman du ingurumenarekiko errespetutsuagoa den ekoizpen eredu baten alde. Helburu hori lortze aldera, IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak, iraunkorragoa den motorearen industria bati zuzendutako produktu hibridoen gama berri bat garatzeko Europako proiektu baten parte hartu du.

Metalmorphosis deituriko ekimena, otsailaren 24an bukatu zen ofizialki, eta tutu-formako edo xafla formako metal-konpositeez osatutako pieza hibridoak, automozioaren industriako ekoizpen prozesuan integratzeko gaitasuna dutenak sortzeko bateratze aurreratuen gama berri bat sortzean oinarritu da.

2013ko urrian hasi zen proiektuak 4 milioi euroko aurrekontua izan du eta horietako 2,9, Europar Batasunak, Factories of the Future (FoF) programaren bitartez finantzatu ditu.

Iniziatiba, material konposatuen eta mota desberdinetako metalen arteko soldadura burutu ahal izateko, pultsu elektromagnetikoaren teknika baten aplikazioan oinarritu da.

Teknologia honek abantailak ditu bateratze prozesu konbentzionalekin alderatuta, bai  errepikagarritasun maila handiagatik, bai berorik sortzen ez duelako, eta erreminta iraunkorrago, ekologikoago eta ingurumenarekiko errespetutsuagoa da.

Elgoibarko zentro teknologikoko ekarpena honako honetan datza: material egokienak zehaztea, konposatutako materialen fabrikazioa garatzea eta bukaerako osagaien errendimendua bateratzeko zatien propietateen determinazioaren bitartez optimizatzea.

“IK4-IDEKO, Espainiako Cidaut fundazioaren eta Italiako Stam ingeniaritzaren lankidetzan, prozesuaren baldintzen eta material hibridoaren optimizazioaren arabera, piezaren portaeraren simulazioan buru izan da, errekeritutako zehaztapenak eta bateratze prozesuko eragina kontuan hartuta” zehaztu du zentro teknologikoko proiektuaren arduradun Javier Vallejok.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow