IK4-IDEKO-k bere ikerkuntza egitura berrantolatu du

30 May, 2017

Zentro teknologikoak hasitako neurriak, fabrikazio aurreratuan bere espezializazioa bultzatzea du helburu

 

Merkatura teknologiak bizkorrago transferitzeko asmoz, IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak bere ikerkuntza barrutiaren berregituraketari ekin dio, fabrikazio aurreratuaren aldeko bere apustua areagotze aldera.

 

Komunikatu baten arabera, berrantolaketa honen eskutik lau talde ikertzaile gauzatu dira: dinamika eta kontrola, diseinua eta doitasun- ingeniaritza, fabrikazio prozesuak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta automatizazioa.

 

Egitura honen bitartez, Elgoibarren egoitza duen entitateak, sare enpresarialarekin lokarriak sendotzeko, akordio eta aliantza berriak ezartzeko eta fabrikazio industrialaren esparruan sortutako eskaera eta beharrei erantzuna emateko asmoa du.

 

“Gure azken hausnarketa estrategikoaren ondorioz, merkatuak azaltzen dizkigun erronka berrietara, horien artean espezializazioa nabarmentzen delarik, gure erakundea egokitu nahi izan dugu, eta enpresekin gure komunikazioa hobetzen duten arloetan zentratzea erabaki dugu” ziurtatu du IK4-IDEKO-ko zuzendari nagusi Nerea Arangurenek.

 

Zentro teknologikoak iragan astean egin zuen bere urteroko batzarra eta bertan 2016ko emaitza ekonomikoak adostu ziren. IK4-IDEKO-k 9,5 milioi euroko diru-sarrera kontsolidatuak lortu zituen iragan urtean. Diru kopuru horri dagokionez, I+G+b proiektuetatik eratorritako fakturazioa 8,7 milioi eurokoa izan zen, 2015ean erregistratutako 8,3 milioiekin alderatuta, %5eko hazkundea suposatzen duelarik.

 

Ekoizpen zientifikoaren esparruan, 106 langile, horietatik 27 doktore dituen zentro teknologikoa, 20 patente aktibo izatera pasa zen 2016an.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow