IK4-Cidetec eta Polymat aliatu dira baterako ikerketa bultzatzeko

12 November, 2015

IK4-Cidetec euskal zentro teknologikoak eta polimeroetan espezializatuta dagoen Basque Center for Macromolecular Design and Engineering Polymat Fundazioak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, bi erakundeen arteko loturak sendotu eta prestakuntza, ikerketa, berrikuntza eta transferentzia teknologikoaren esparruetan duten lankidetza indartzeko asmoz.

José M. Asua Polymat-eko zuzendariak eta Francisco Javier Rodríguez IK4-Cidetec-eko zuzendariak lankidetza-esparrua finkatu duen akordioa sinatu zuten azaroaren 10ean.

Hitzarmenean aurreikusi denez, ikerketa eta lankidetzazko berrikuntza izango dira oinarrizko jarduera-ildoak, eta horren haritik, Estatu barruko zein nazioarteko baterako programak sustatuko ditu ikerketaren arloan, energia, biomaterialak eta korrosioa bezalako esparruei dagokienez.

Gainera, akordioan, zentroek azpiegiturak eta ekipamendua partekatu eta ikerketa arloko gaitasun eta materialen truke eraginkorra egitea aurreikusi da.

Era berean, ezagutza zabaltzen lagunduko duten jardunaldi, mintegi eta biltzarren baterako antolakuntza bultzatuko da.

Akordioak inpaktu positiboa izan nahi du enpresa-ehunaren gainean. Lankidetza honetatik sortutako soluzio teknologikoek inguruko enpresen berrikuntza eta lehiakortasun-gaitasuna areagotzen lagunduko dute.

 

IK4-Cidedetec-en aurkezpena

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow