Ibermaticak Mecacontrol taldearen eraldaketa digitala bultzatuko du

24 October, 2017

 

Konpainia nafarrak Ibermaticaren IoT plataforma aukeratu du beren ekoizpen-lantegiak kudeatu eta monitorizatzeko

 

Mecacontrol talde nafarrak ekoizpen-lantegiak denbora errealean kudeatu, kontrolatu eta monitorizatzea ahalbidetuko dion Ibermatica kontsultoretza teknologikoaren IoT (Gauzen Interneta) plataforma erabiliko du 4.0 Industriaranzko eraldaketa digitalari ekiteko.

 

Mecacontrol taldeak dituen bost lantegietako kudeaketa eta ekoizpen prozesuak integratzeko soluzio globala inplementatzea da plataformaren erosketaren helburua, Cloud, Big Data eta sentsorika bezalako teknologien laguntzaz.

 

Ibermaticak ohar baten bidez jakinarazi duenez, hauxe da diseinu, kudeaketa eta ekoizpen arloei erantzun global integratua ematen dien Estatuko plataforma bakarra, eta ingeniaritza eta plangintza arloko beste soluzio korporatibo batzuekin edota enpresa-kudeaketarako ERP soluzioekin integra daiteke.

 

Partaide teknologiko bezala, kontsultoretza gipuzkoarrak IoT plataforma ezezik, IberCloudeko hostinga, hardwarea, sentsorika eta soluzioa abian jartzeko behar diren sareko azpiegitura-zerbitzuak hornituko ditu.

 

Egoitza Nafarroako Cascante herrian duen Mecacontrol enpresa automobilgintzarako eta etxetresna elektrikoen sektorerako injekziozko moldeetan eta plastiko eta aluminiozko osagaietan espezializatuta dago. 300 langiletik gora dituen talde honek lau ekoizpen-lantegi ditu Espainian eta bat Polonian.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow