Hitzordua Crowdworking Ilgner ekitaldian: nola fabrikazio gehigarriak bultzada bat eman dion iraultza industrial berriari

15 July, 2016

Fabrikazio gehigarria prozesu bat da, zeinetan 3D artxibo bat elementu fisiko bihurtzen den inprimaketaren bidez, eta fabrikazio mota horrek sekulako iraultza ekarri du gure sektore ekonomiko garrantzitsu askotara.

Crowdworking Ilgner ekitaldian hitzordu bat antolatu da aditu eta enpresa industrialetako kideekin, fabrikazio gehigarriaren eta 3D inprimaketaren benetako egoeraz eta etorkizunaz mintzatzeko.

 

IKTen garapenari esker, elementuak fabrikatzeko metodo honek hainbat abantaila ekarri dizkigu: kostu murritzagoak, ez dago lehen erabiltzen ziren tresnak erabili beharrik, datu mordoa prozesatu daiteke abiadura handian, xehetasunik txikiena ere pertsonalizatu daiteke, eta unean bertan erantzuten zaie merkatuko eskaerei. Baina, zein paper dute langileek teknologia honen aurrean? Lanpostuak desagertuko dira? Espezializazio berriak beharko dira?

 

Fabrikazio gehigarriak konta ezin ahala nobedade eta “egiteko modu berri” ugari ekarri ditu, baita ere sektore industrialera. Aldaketa horiei guztiei esker, aukera mordoa sortu da orainerako eta etorkizunerako, baina zalantzak piztu dira fabrikazio mota horrek ekar ditzakeen ondorioen inguruan.

 

Gai horiek eta fabrikazio gehigarriak planteatzen dituen eszenatoki industrial berriak landu dira Crowdworking Ilgner ekitaldian, Barakaldoko BIC Bizkaia Ezkerraldea zentroan (lehen CEDEMI zena).

 

Ekitaldi horretan mahai-inguru bat egin da, eta bertara bilduko dira Bizkaian 4.0 industriaren teknologiak egokitzen ari diren adituak:

– Arrate Olaiz – Ibarmia enpresako Berrikuntzako zuzendaria

– Javier Díaz – ITP enpresako Additive Manufacturing & Welding Processes Engineer

– Gaizka Grajales – Mizar enpresako zuzendari nagusia

– Inma Vázquez – Stratasys enpresako Sales Managerra

Bertaratuek galderak egin eta hizlariekin eztabaidatzeko gaiak aurkeztu ahal izan dituzte mahai-inguruaren ostean.

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow