Harpidetu zaitez gure newsletter-ak jasotzeko
Ezagutu euskal industria berriari buruzko albisteak, laguntzak eta ekitaldiak
Hemen kontatuko dizuguIK4-IDEKO torneatzeko doitasun handiko gailu bat garatzen ari da Danobatekin batera
Industria arloko kostuak murriztu eta lehiakortasuna areagotzea ahalbidetuko duten teknologien garapenean aurrera egiteko asmoz, IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak, aeronautika eta automobilgintza bezalako balio erantsi handiko sektoreetarako osagaiak manufakturatzea erraztuko duen doitasun handiko eragingailua garatu du Danobat makina-erremintako fabrikatzailearekin batera.
Fast Tool Servo deritzon tresna horri esker, geometria askeko piezak fabrikatu ahal izango dira industria-inguruneetan. Orain arte, erreboluzioko piezak baino ezin ziren manufakturatu.
Biraketa piezaren mugimenduarekin abiadura handian eta higadurarik gabe sinkronizatzeko aukera da gailuaren ezaugarrietako bat.
Soluzio honek prozesuari atxikitako kostuak murrizten lagunduko du, izan ere, orain arte osagai horiek tornuak baino ekipo sofistikatuago eta garestiagoetan landu behar izaten ziren, IK4-IDEKOk ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Tresna hau izango da zentro teknologikoak ikusgai jarriko dituen soluziorik berritzaileenetako bat, maiatzaren 30etik ekainaren 4ra Bilbao Exhibition Centerren antolatuko den Espainiako Makina-Erremintaren Biurtekoaren aurtengo edizioan.
Fabrikazio Aurreratuan espezializatuta dagoen erakunde teknologikoa Ardatz Anitzeko Zentro Teknologikotzat berrakreditatu da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen (ZTBES) barruan.