Gauzen Interneten Startup-ak Hackathoia Euskal Encounter-an: 12 talde eta 48 orduko lehiaketa

16 July, 2016

Hamabi ekintzaile talde lehiatuko dira Euskal Encounter-en 48 orduko denbora errekorrean Gauzen Interneten startupik onena sortu eta bizkortzeko. “Hackathon” hontako partaideek, ekintzaile berriek zein profesionalek, bi kategoriatan aurkeztu ahal izango dituzte euren proiektuak: prototipo edo beta fasean eta ideia fasean.

Bi egunetan zehar, parte-hartzaileek euren negozio ereduan sakondu beharko dute, growth hacking-a promozio bide bezala praktikatu eta funtzionalitate berriak ere garatu beharko dituzte. Gainera, lan saioetan zehar, startup taldeek beste ekintzaile batzuen hitzaldietara joateko aukera izango dute, Eneko Knorr eta Carlos Polo serie-ekintzaileena esate baterako. Bertan, euren esperientziak eta zailtasunak partekatuko dituzte.

Azkenengo egunean, proiektu guztiak adituz osatutako epaimahai baten aurrean aurkeztuko dira, non garatutako funtzionalitate berriak balioetsiko dituzten epaileek, baita negozioa ezagutzera emateko talde guztien ahalmena ere. Irabazleek hainbat sari irabazteko aukera izango dute, besteak beste, online publizitatea.

+info: http://hackathon.euskalencounter.org/

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow