Global Innovation Day ekimenak 50etik gora euskal proiektu berritzaile erakutsiko ditu

21 April, 2016

Global Innovation Day Bilbon egingo da ekainaren 14an eta jada zabalik dago izena emateko epea.

 

Euskalduna Jauregiak Global Innovation Day ekimenaren 5. edizioa ostatatuko du, Euskadiko berrikuntza-ekosistema ezagutzera eman eta sustatzeko. Jardunaldira hainbat jarduera, tailer, hitzaldi eta aurkezpen biltzen dira, helburu honekin: ezagutza trukea sustatzea berrikuntzako euskal eragileen artean. Guztira, teknologi, gizarte, hezkuntza eta erakunde mailako berrikuntzari lotutako 50etik gora enpresa eta proiektu elkartuko dira.

 

Hitzaldien programa lau ardatz hauen inguruan egituratzen da: smart people edo pertsonengan oinarritutako berrikuntza; smart enterprises, 4.0 industriak maila profesionalean eta erabiltzaile mailan duen eraginera bideratua; smart living edo ingurune adimendunak; eta smart innovation, Europan arrakasta izan duten jardunbideetara orientatua. Egun osoan zehar, parte-hartzaileek bertatik bertara ezagutuko dituzte Euskadin sortzen ari diren zerbitzu, produktu eta eredu berritzaileak, Txokoetan ikusgai egongo direnak.

 

Aurreko urteetan bezala, aurten ere Global Innovation Day ekimenak aukera eskaintzen du adituek, enpresek eta ikastetxeek antolatutako tailerren programan eta dinamika parte-hartzaileetan esku hartzeko. Edizio honetan 28 tailer egingo dira, berrikuntzaren lau faseen arabera sailkatutako direnak: Inspirazioa, Ideagintza, Hazkundea eta Konexioa. Hona hemen tailer horietan egingo diren jarduera batzuk: enpresa barruan aniztasunean oinarritutako plantilla sustatzeko prozesuak, berrikuntza emozioetatik abiatuta, prototipatze azkarra material berritzaileekin edota ekonomia zirkularra etorkizuneko hirientzat.

 

Aurten, nobedade bezala, Berrikuntzaren Campusa antolatu da. Berrikuntzaren lau faseetan barrenako ibilbide bat da, hasi ideien sorkuntzatik eta ideiak horiek martxan jartzeraino. Jarduera hau bi jardunalditan eskainiko da, ekainaren 14an Euskaldunan eta 21ean Bizkaiko Teknologi Parkean. Global Innovation Day Innobasquek sustatuko ekimen bat da, eta babesle ditu Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow