Garraiatzen den adimena

7 azaroa, 2017
ITS VIII Kongresua konektatutako mugikortasun sistematan oinarrituko da

Mugikortasun eta Logistika MLC ITS Euskadi Klusterrak garraio sistema adimenduei buruzko kongresu bat antolatu du

 

Logistikari, geolokalizazio eta geoposizionamenduari, elektromugikortasun teknikei edo gidatze autonomorako garapenei aplikatutako Big Data teknologietako aurrerapausoak, mugikortasun eta logistika MLC ITS Euskadi Klusterrak antolatutako garraio sistema adimendunen inguruko kongresuaren zortzigarren edizioan landuko diren gaietako bat izango dira.

 

Bizkaiko Teknologia Parkean azaroaren 10ean egingo den topaketa, Innobasque-k sustatutako AsteaLaSemana17 Berrikuntza Astea dela eta deitutako ekitaldien testuinguruan kokatzen da.

 

ITS (Intelligent Transport Systems) VIII Kongresua, konektatutako mugikortasun sistematan oinarrituko da eta arlo honetan Euskadiko industriarentzat sortzen diren negozio aukera berriak aztertuko ditu.

 

Jardunaldia, pertsonen mugikortasuna optimizatzeko balio duten teknologietan eta industria-horniketa katean interesa duten pertsona, enpresa eta entitateei zuzenduta dago, baita mugikortasun produktu eta zerbitzu berrien ezagutzan interesa dutenei ere. Ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Garraio Plangintzaren zuzendari Janire Bijueska izango da.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow