Gainbegiratu bat Smart Cities-etako negozio aukerei

31 urria, 2017
Hiri adimendunek alor desberdinetarako negozio-aukerak eskaintzen dituzte

Mondragon Korporazioko ingeniaritza eta zerbitzuen sailak, hiri adimendunen esparruan dituen gaitasunak aurkeztu ditu

 

Smart Cities edo hiri adimendunak, teknologia digitalen aplikazioaren bitartez, garapen iraunkorra, hiritarren bizi-kalitatearen hobetzea, herritarren parte hartzea eta baliabideen eraginkortasuna xede duten hiriguneak dira.

 

Hiri eredu honek, administrazioa eta gobernantza elektronikoaren, heziketa eta enpleguaren, sareen interkonexioaren, hiri zerbitzu publikoen kudeaketaren, ingurumen kalitatearen eta hiri birsorkuntzaren alorretarako negozio-aukerak eskaintzen ditu, besteak beste.

 

Testuinguru honetan, Mondragon Korporazioko ingeniaritza eta zerbitzuen sailak (gaztelaniazko MISE) hiri adimendunen alorrean dituen gaitasunak partekatzeko jardunaldi bat antolatu du Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan.

 

Enpresa zein administrazioei zuzendutako sesioa, hitzaldi multzo baten inguruan egituratuta dago, baita MISE osatzen duten enpresek garatutako zenbait proiekturen inguruko aurkezpen berezien inguruan ere.

 

Iragan apirilean ezagutarazitako MISE enpresa-proiektua, Ondoan, LKS Ingeniería, MSI eta Ategi kooperatibek osatzen dute.

 

Iturria: Tulankide

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow