GAIKER-IK4-k ingurumenarekin adeitsuagoak diren argi- sistemak ikertzen ari da

20 urria, 2015
OLED-ek erabiltzen duten solido egoerako argiztapenak ingurumenarekin adeitsuagoak dira

GAIKER-IK4 euskal zentro teknologikoa, OLED deituriko argi emisioko diodo organikoen fabrikazio iraunkorrerako bide berriak ikertzen dituen Europako proiektu batean parte hartzen ari da.

LEO deituriko ekimenak, argiztapenerako prestazio handiko eta kostu baxuko OLED malguak egiteko fabrikazio berritzaileen kontzeptu berriak garatzea du helburu.

Proiektuak, teknologia konbentzionalen eta diseinuaren, substratuaren edo arkitekturaren ikuspuntu berrien erabilera konbinatzen ditu.

OLED-ek erabiltzen duten solido egoerako argiztapenak, makina bat aurrerapen teknologiko barneratu dituzte industrian eta ingurumenarekin argiztapen teknologia tradizionalak baino adeitsuagoak dira.

Gainera, argiztapen sistema hauek, berotze txikiagoa eta energia- eraginkortasun handiagoa behar dute argia lortzeko; gainera erresistentzia eta fidagarritasun handiagoko gailuak dira.

GAIKER-IK4-k LEO proiektuan betetzen duen lana ingurumen eta birziklapen esparruetan, I+G alorrean duen esperientziara mugatzen da eta proiektuaren testuinguruaren barruan garatuko diren OLED argiztapen panelen birziklagarritasuna eta ingurumen profila ebaluatzeaz arduratuko da.

Zentro teknologikoaren ekarpena hauxe izango da: gainontzeko bazkideei, gailuen bizi ziklo osoan beren ingurumen jarduera optimizatzeko aukera emango dituzten diseinu ekologikoaren inguruko gomendioak ematea.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow