Empresa y Sociedad Fundazioak Comprendedor sarien III. ediziorako deialdia egin du

2 June, 2016

Sari hauen helburua da B2B ekintzaileek beren lehen bezeroak lor ditzatela enpresa munduan. “Helburu handinahitsua da, zeren enpresetako berrikuntza programek barneko berrikuntzari eta berrikuntza espezializatuari buruzko kapitulu bana izaten baitute, azken hori negozio nagusiari estuki lotua, baina ez da oso ohikoa beren arlo korporatiboetan berrikuntza kontuan hartzea” esan zuen Francisco Abad, Empresa y Sociedad fundazioko sortzaileak.

 

“Eta, era berean, ez da ohikoa enpresek ekintzaileei erostea ekintzaileak beren proiektuen hasi-masietan daudenean, batez ere ez dituztelako betetzen enpresen prozedurek eskatzen dituzten antzinatasun eta esperientzia baldintzak”.

Sari hauen helburua da gizartean aldaketa bat sustatzea bi ikuspuntutatik:
-Ekintzaileen angelutik, enpresa munduko bezeroengana hobeto irits daitezen.
-Enpresen angelutik, berrikuntzarako bide berri bat izan dezaten ekintzaileekin lankidetzan jardunez.
Sariketak modalitate hauek barne hartzen ditu:

Enpresentzako modalitatea, zeinaren bidez sarituko baita lehen urteetan dagoen ekintzaile batekin edo batzuekin bezero-hornitzaile harreman onena garatu duen enpresa.

Ekintzaileentzako zazpi modalitate, zeintzuen bidez sarituko diren potentzial handiena duen ekintzailea edota hasi zenetik enpresa-bezero gehien lortu dituena kategoria hauetako bakoitzean (ekintzailearentzat lehentasunezkoa den arloaren arabera definituta):

-Negozioaren garapena, Marketina eta Komunikazioa

-Giza baliabideak

-Logistika eta Operazioak

-Teknologia eta berrikuntza espezializatuak

-Administrazioa, Finantzak eta Zerbitzu orokorrak

-Erantzukizun sozial korporatiboa

-ETEak

Sarituek aitortza publikoa jasoko dute, eta irabazleen izena zabalduko da Empresa y Sociedad fundazioarekin lotutako jarduera eta hedabideetan, bereziki, Sariak babesten dituztenetan.

Hemen kontsultatu daitezke lehiaketaren OINARRIAK. Oinarrien arabera, aurre-inskripzioa ahalik eta azkarren formalizatzea da hautagaitza aurkezteko lehen urratsa. Horretarako, oinarriak deskargatu behar dira. Ondoren, Fundazioak hautagaitza-inprimaki bat bidaliko dio hautagaiari, uztailaren 11a baino lehen aurkeztu dezan.

“Parte hartzeak ez du bakarrik esan nahi sari bat irabazteko aukera duzunik. Baita ere esan nahi du aukera duzula ekimen kolaboratibo batean parte hartzeko, ekimen horren bidez hain beharrezkoa den aldaketa eragiteko ekintzailetzaren ekosisteman eta gizartean. Ekintzaileei dagokienez, aukera dute B2B ekintzaile taldean integratzeko; guk, gure aldetik, bidea irekiko diegu modalitate bakoitzarekin lotutako enpresa arloetan sartzeko” adierazi du Abadek.

Comprendedor Sariak ekimen kolaboratibo bat da, non ekintzaileen garapenean konprometitutako erakunde eta instituzioek parte hartzen baitute.  SPRIk deialdi horren dibulgazio-lanetan parte hartzen du, ahalik eta euskal ekintzaile gehienengana iritsi dadin.

 

COMPRENDEDOR 2015 sariketako KLIPa:
https://www.youtube.com/watch?v=SXWtZXbJYNc

Informazio gehiago: www.empresaysociedad.org/emprendedores

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow