First Lego League Euskadik uraren erronka jo du

12 September, 2017
Lantaldeek uraren kudeaketarako hobekuntza bat asmatu behar dute.

Txapelketak abian jarri du bere zortzigarren edizioa.

 

First Lego League txapelketan parte hartzen duten gazteek konponbide berritzaileak bilatuko dituzte gizakiaren uraren ziklorako. Hydro Dynamics izenburupean, nazioarteko txapelketa horrek erronka hau proposatzen die 9 eta 16 urte bitarteko neska-mutilei: ideiak aztertzea ezinbesteko baliabide hori bilatu, garraiatu, erabili edo botatzeko moduak hobetzeko.

 

First Lego League lehiaketaren helburu nagusia da zientzia eta teknologiarekiko interesa piztea neska-mutil gaztetxoen artean. Txapelketa mundu osoko 88 herrialdetan egiten da. Euskadin 2008an hasi ziren, bertako ikastetxeetako taldeen bitartez, eta 9 urte hauetan 2.500 ikasle baino gehiago igaro dira lehiaketatik. Ekimen hau ekintza bitartez ikasteko prozesu bat da, eta helburutzat du ikasleen etorkizunerako funtsezkoak diren gaitasunak garatzea, esaterako, taldean lan egitea, pentsamendu zientifikoa, komunikazioa eta sormena.

 

Gaurtik hasi eta datorren urteko urtarrilera arte, lantaldeek proiektu zientifiko bat garatuko dute –aurten urarekin zerikusia duena- eta Lego Mindstorms robot bat eraiki eta programatu beharko dute, hainbat misio egin ditzan. 2018aren hasieran egingo den FLLEuskadi txapelketaren irabazleak Estatu mailako txapelketara igaroko dira, eta aukera izango dute First Lego League ekimenak urtero egiten dituen nazioarteko lehiaketetarako sailkatzeko.

 

Euskadin Innobasque-k koordinatzen du ekimena bere Berrikuntza Eskolaren bitartez, eta ekainaz geroztik badu baita ere Mondragon Korporazioaren laguntza. Taldeko 100 kooperatibek lehiaketan parte hartuko dute, ikasleei beren ezagutzak eskainiz eta boluntariotza korporatiboa sustatuz langileen artean. First Lego League Euskadi lehiaketaren laguntzaile dira orobat Euskaltel Konekta Fundazioa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Bizkaiko Foru Aldundia.

 

Hydro Dynamics

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow