Fest StartUPs bigarren deialdia, ‘OuiShare’ 2016

9 August, 2016

CNMC aholkularitzaren esanetan, trukearen ekonomia “partikularren arteko trukean oinarritutako eredu ekonomiko bat da, gutxi erabiltzen diren ondasun edo zerbitzuekin negoziatzeko”. Dena den, ekonomia horrek aldaketa ekarri du antolakundeetara, komunitateetan oinarritutako praktika berri horizontalagoak zabaldu baitira. 

Parc Tecnològic BCN Activa: Urriaren 26tik 27era, ‘OuiShare Festival 2016’ topaketa egingo da Bartzelonan , halako ereduak nola aplikatu aztertzeko eta saitzeko. OuiShare irabazi asmorik gabeko erakundeak antolatuko du ekitaldia, eta ekonomia kolaboratiboak hainbat esparrutan izan duen inpaktua aztertuko dute, esaterako: eredu produktiboetan, ekintzailetza soziala, hiritarren jabekuntzan, finantzaketa bide berrietan, turismoan, hezkuntzan eta osasunean… Hautagaitzak irailaren 30ra arte aurkeztu daitezke!

 

Duela urte batzuk sortu zen kontsumo kolaboratiboaren ideia, eskala txikian eta partikularren artean objektuak eta zerbitzuak trukatzeko, Internet erabiliz topagune bezala. Gaur egun, ordea, ekonomia kolaboratiboaren ereduak kolokan jarri du sektore ekonomiko tradizional askoren (turismoa eta garraioa, aisialdia, eguneroko ondasunen kontsumoa, eta abar) ‘status quoa’.

 

ESADEko Berrikuntza Sozialeko Institutuaren arabera, baliabideak askatzea eta rolak nahastea da ekonomia kolaboratiboaren ezaugarri nagusia, produktore eta kontsumitzaile pasiboak desagertu egiten direlako: hiritarrek aukera dute kontsumitzeko baina baita ere partekatzeko, produzitzeko edo ondasun eta zerbitzuak finantzatzeko.

 

Munduko beste hainbat tokitara bezalaxe, Euskadira ere iritsi dira pertsonen arteko trukean oinarritutako enpresa eta proiektu berriak. Mugikortasunaren esparruan, esaterako, Gipuzkoako ekintzaile talde batek Areavan plataforma sortu zuen iaz, zeinetan karabana eta furgoneten jabeek ibilgailuak alokatu baititzakete erabiltzen ez dituztenean. 2014aren amaiera aldera Bizkaiko ekintzaile batek ComParko ekimena jarri zuen martxan; proiektu horren bidez partikularrek aparkaleku hutsak aloka ditzakete eguneko hainbat orduz. Kontsumo ondasunen arloan hainbat adibide daude: Micolet arropa atarian emakumeen modako pieza erdi-berriak saltzen dira eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin sortutako Truke.eu plataforman, berriz, objektuak trukatu, saldu eta oparitzen dira.

 

Info+: http://magazine.ouishare.net/es/2016/07/ouishare-fest-startups-convocatoria

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow