Fabrikazio-prozesuak optimizatzeko formula berriak Basque Industry 4.0 delakoan

7 azaroa, 2017
IK4-IDEKO zentro teknologikoak ikDAS gailuaren diseinu berria aurkeztuko du

IK4-IDEKO zentro teknologikoak bibrazioak kontrolatzeko lortu dituen gaitasunak aurkeztuko ditu azaroaren 22an, Donostian antolatuko den 4.0 industriari buruzko topaketan

 

4.0 industriaren arloko azken aurrerapenak eta euskal enpresek digitalizazioaren esparruan bildutako esperientziak agertoki gainean azalduko dira Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak SPRI taldearen bitartez antolatutako Basque Industry 4.0 delako topaketan.

 

Foro honetan, presentzia nabarmena izango du Fabrikazio Aurreratuan espezializatuta dagoen IK4-IDEKO zentro teknologikoak, ikDAS gailuaren diseinu berria aurkeztuko baitu. Seinaleak atzitu eta prozesatzeko plataforma eramangarri honek makina-erremintaren portaera dinamikoa neurtu eta aztertzen du, bibrazioak kontrolatu eta ekipoen eraginkortasuna hobetzeko asmoz.

 

Ekoizpen-sistemen doitasuna optimizatzeko eta manufakturatutako pieza eta osagai industrialen kalitatea hobetzeko, nahitaezkoa da makineriaren bibrazioak ahalik eta mailarik txikienera murriztea. Horren harira, ikDAS gailuak seinaleen frekuentzia-azterketa egitea eta makinen giltzarrizko osagaien –egituretako piezak, kasu– frekuentzia-erantzuna lortzea ahalbidetzen du.

 

Basque Industry 4.0 delakoa, Euskadiko industria digitalaren topaketarik garrantzitsuenetakoa, Donostian egingo da azaroaren 22an.

 

Aurtengo edizioa Kursaal jauregian antolatuko da, eta bertan, Elektronika-Teknologietako tresnek, informazioak eta Telekomunikazioek industria-prozesuen produktibitatea hobetzeko eta lantegi adimendunen eraikuntzarantz jotzeko eskaintzen dituzten aukerak aztertuko dira.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow