Eusko Jaurlaritzak Araban babestu ditu 2016ko lehen ekintzailetza-proiektuak

21 January, 2016

Programa horren bidez, oinarri berritzaile edo teknologikoko proiektuek adituen laguntza jasoko dute beren bideragarritasuna aztertzeko, ideia heltzeko eta enpresa martxan jartzeko prozesuan (merkatu azterketak, patenteak, finantza planak, prospekzio bidaiak, inbertsioak, kontratazioak, e.a.).  Era berean, beren estrategia dibertsifikatu ahal izango dute, jarduera-ildo berriak sartuz eta merkatu edota negozio-eremu berrietara iritsiz.

 

Araban egingo den lehen errondaren bidez 200.000 €-ko laguntza ekonomikoak banatuko dira, eta onartutako proiektu bakoitzak 5.000 eta 30.000 euro bitarteko laguntzak jasoko ditu.

 

Hamaika enpresa berri horietatik bost Barnekintzailetzako proiektuak dira, Eusko Jaurlaritzak eta SPRI-Garapen Agentziak eredu horren aldeko apustua egin baitute, ekimen ekintzaileak indarrez sortu eta hazi daitezen, eta, bide horretatik, berritzaileago eta lehiakorrago egin ditzaten beren ekimenen sorleku diren eta jada errotuta dauden euskal enpresak.

 

Proiektuak sektore askotakoak dira: hala nola, energia, makina-erreminta, material berrien garapena, osasuna edo ziber-segurtasuna; eta sortzen eta garatzen dituzten produktuak ere era askotakoak dira: arropa adimendunak, material isolatzaile berriak, sorgailu elektrikoak, gaixotasun arraroak tratatzeko bio-teknologikoak, e.a.

 

2016an Eusko Jaurlaritzak 2.000.000 euroko inbertsioa egingo du, eta zenbateko hori  BICetan (Business and Innovation Center) ebaluatu eta hautatuko diren ekimen berrien artean banatuko da: BIC Gipuzkoa zentroaren bitartez Gipuzkoan, BEAZ eta CEDEMI zentroen bitartez Bizkaian, eta BIC Araba (lehen CEIA) zentroaren bidez Araban.

 

 

Ekintzaile programari buruzko informazio gehiago:
https://app3.spri.net/ayudaspri/paginas/ficha.aspx?idprograma=390

 

Barnekintzailetza programari buruzko informazio gehiago:

http://www.spri.eus/es/creacion-de-empresas/intraemprendimiento

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow