Euskara kalkulagailu zientifikoetara heldu da

8 June, 2016

Casiok bere ClassWiz kalkulagailua euskaraz atera du

Eleaniztasuna berrikuntza teknologikoaren bitartez bultzatze aldera, Japoniako Casio multinazionalak ClassWiz kalkulagailu zientifikoaren euskarazko modeloa aurkeztu zuen iragan astean.

Iragan astelehenean egindako aurkezpen ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuorde Patxi Baztarrika eta Hezkuntza Berriztatzeko zuzendari Begoña Garamendi izan ziren.

Kalkulagailua irakasleekin lankidetzan garatu da, eskola curriculumetara egokituta dago eta hizkuntza aukeratzeko aukera ematen duen bereizmen handiko pantaila bat du.

Erreminta honen bitartez, ikasleek ikasgelatan kalkulu orri baten funtzioak praktikan jar ditzakete, ordenagailu bat behar gabe.

Kalkulagailuek gainera, testu laburtua beharrean ikono-menua duten bereizmen handiko pantailak dituzte.

Beste berritasunetako bat QR2 kodeen sortzean datza, funtzio matematikoak transferitzea eta smartphone edo tablet bezalako dispositibo mugikorretan grafikoak ikustea ahalbidetzen dituzten kodeak.

Ekimen berbera honen testuinguruan, Casiok ere euskarara egokitu du bere web orrialdeko edukia.

 

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow