Euskal teknologia, espazioan landareen biologia ikertzeko

8 June, 2017

Senerrek mikrograbitate-egoeran hazien hazkuntza ikertuko duen misio espazial baterako ekipamenduak diseinatu ditu

 

Aurten espazioko jardunean bost hamarkada bete dituen Sener euskal ingeniaritza taldeak SpaceX-11 misio espaziala abian jartzen lagundu du, landareen biologia ikertzeko esperimentuak egitea xede duen finkatze-sistema batzuen diseinuaz.

Argiak eta mikrograbitateak Arabidopsis Thaliana espezieko hazien garapenean eta bilakaeran duten eragina ikertzea da Europako Agentzia Espazialak (ESA) Senerri esleitu eta NASA iparramerikar agentzia espazialaren lankidetzaz garatu den proiektu honen helburu nagusia.

Misioaren jaurtiketa ekainaren 4an egin zen Cabo Canaveral-eko (Estatu Batuak) Kennedy Space Centre zentro espazialean, Nazioarteko Estazio Espazialerantz.

Haziak ernamuindu ondoren, finkatzaile batzuen laguntzaz tratatuko dira Lurrera itzuli arte kontserbatzeko, gerora zientifikoki ebaluatu ahal izateko. Senerrek misio honetarako garatu dituen tresnek finkatzaile kimiko egokia emango diete horretarako.

Senerrek mikrograbitateko esperimentuetarako hegaldi-ekipoen inguruan egiten dituen jarduerei atxikita gauzatu da proiektu honetan duen parte-hartzea. Berrikitan, astronautek mikrograbitate-egoeran pairatzen duten atrofia muskularra neurtzeko ikerketa batean parte hartu du.

Sener konpainiaren aurkezpen bideoa

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow