Euskadi eta Amerika arteko Aliantzak Ezartzeko 2016ko Lidergo Programaren lehenengo edizioa

23 February, 2016

 

Ekimen hori abian jartzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Kulturarako Cenarrusa Fundazioak, Idahon bertan euskal kulturaren sustapenaren eta finantziazioaren arloan lan egiten duen erakundeak, lankidetza-hitzarmena sinatu zuten.

 

Hitzarmen horrek, hain zuzen ere, Lidergo Programaren bidez ezarri nahi ditu zubiak, eta hazkuntza profesionalerako ahalmen handia duten goi-mailako prestakuntzadun pertsonen arteko harremana ere estutu nahi du. Hori dela eta, bi lurraldeetako parte-hartzaileek harreman zuzena izango dute bertako erakunde/instituzio nagusiekin. Horri esker, parte-hartzaileen talentua zein lidergoa garatu ahal izango dira, eta bi lurraldeen arteko zein parte-hartzaile guztien arteko lotunea ere sustatu ahal izango da.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow