Euskadi eta Akitania olatuen energia potentziala aztertzen ari dira

9 May, 2016

Euskadiko Energia klusterrak eta Euskal Herriko Itsas Foroak, energia iturri honen erronkak eztabaidatu dituzte

Itsas- energiak, elektrizitate- sorkuntzarako iturri alternatibo garrantzitsu bat da. Gainera, etorkizuneko proiekzio handia du, dentsitate energetikoagatik, zein sorkuntza- ahalmenagatik. Hala ere, bere ustiapen komertziala, eskala handian murrizten dituzten erronkak ditu.

Olatuen energiaren ustiapenak dakartzan erronken inguruko informazioa trukatzeko asmoz, Euskadiko Energia Klusterrak eta Euskal Herriko Itsas Foroak, “Olatuen eta korronteen energia: Itsas- inguruneko baliozkotzerantz” deituriko workshopa antolatu zuten iragan astean.

Maiatzaren 3an, Tecnalia korporazio teknologikoaren egoitzan egin zen topaketan, Euskadiko eta Frantziako Akitania eskualdeko 30 enpresa eta erakunde baino gehiagok parte hartu zuten.

Tailerra, ozeano- energia biltzeko gailuen prototipoak frogatu eta balioztatzeko proba pilotuen faseetan oinarritu zen.

Bertaratu ziren enpresa eta entitateek, sektorearen egoera eta aurreikuspenak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten, baita esparru honetako eragile nabarmenekin harremanak finkatzeko aukera izan ere.

Jardunaldi hau “From seanergies to seanergy” delako ekimenari atxikituta egin da. Hauxe, Akitania-Euskadi Euroeskualdearen “Euroeskualdeetako lankidetza estrategikoak 2015” deialdiaren barruan aukeratu ziren lau proiektuetako bat da.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow