Soralucek motelgailu aktiboen sistema berritzailea aurkeztu du

9 January, 2015

Soraluce euskal enpresak DAS Dynamics Active Stabilizer (Motelgailu Aktiboen Sistema) delakoaren mundu mailako aurkezpena egin berri du, Limburg-en (Alemania) duen Bimatec Soraluce GmbH zentro teknologikoan antolatutako jardunaldi teknikoetan.


Gainera, Soralucek makinetatik harantzagoko teknologiak erakutsi dizkie bere bezeroei, baita fresatzeko, mandrinatzeko eta torneatzeko teknologiei aplikatutako garapen berriak ere. Garapen hauek espezialistarik onenek aurkeztu dituzte, benetako mekanizazio-baldintzetan aurkeztu ere.

Topaketan, IK4-Ideko zentro teknologikoarekin batera azken urteotan garatutako teknologien jendaurreko erakustaldiak egin ziren, DAS Dynamics Active Stabilizer (Motelgailu Aktiboen Sistema),SVV Spindle Speed Variation (Torlojuen Abiaduraren Bariazioa) etaAdaptive Control (Kontrol adaptatiboa) tarteko zirela. Produktibitatea areagotzea, kalitatea hobetzea eta kostuak murriztea dira garapen tekniko hauen xedeak.

4.0 industria berriaren aroan, gero eta lehiakortasun handiagoko egungo merkatu globalean, eta bezeroen eskakizunetara egokitutako balio erantsi handiko produktuak gero eta era automatizatuagoan ekoizteko gai garen egungo testuinguruan, Soraluce enpresak erronka horiekiko konpromisoari eutsi dio soluzio berriak emateko asmoz.

Era askotako mekanizazio-prozesuen ezagutza sakonari eta bezero bakoitzaren beharretara egokitutako soluzioak abiatzeko gaitasunari esker, Soralucek bide berriak jorratu ditu teknologia handiko osagaien fabrikazioan, azken belaunaldiko soluzioak eskainiz eta estandar berriak finkatuz pieza estrategikoetarako optimizatutako mekanizazioaren arloko soluzioetarako.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow