Zientziaren erronkak, Bilbon eztabaidagai

18 July, 2017
Science+ irailaren 18tik 20ra bitartean Bizkaia Aretoan egingo da

Science+ ERA Career Day Bilbao kongresuak irailaren 18tik 20ra bitartean, nazioarteko komunitate zientifikoko adituak bilduko ditu

 

Zientziak eskaintzen dituen aukera profesional eta akademikoak babestu eta zabaltzeko asmoz, Bizkaiko hiriburuak esparru honetako nazioarteko adituak bilduko ditu, irailaren 18tik 20ra bitartean, Bizkaia Aretoan (UPV/EHU-ko Paraninfoan) egingo den Science+ ERA Career Day Bilbao topaketaren bigarren edizioan.

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) kultura zientifikoaren katedrak, Bizkaia Talent elkarteak eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiako FECYT Fundazioak antolatutako ekitaldia, karrera zientifikoetako ikasleei, ikertzaileei eta zientziako beste profesionalei zuzenduta dago bereziki.

 

Kongresua, europar zientziaren etorkizuneko erronkak aztertzeko topagunea izango da. Hiru egunetan zehar, finantza- aukera desberdinei buruzko, I+G programei buruzko, karrera ikertzaileen barruko mugikortasun geografikoaren aukerei buruzko, edo ikertzaileen gaitasunak hobetzeko beharrezko gakoei buruzko informazioa jasoko dute bertaratutakoek.

 

Txostenak eta eztabaida mahaiak, ikerkuntzan, kazetaritza eta edizio zientifikoan, dibulgazioan eta I+G-aren finantzazioan esperientzia handia duten espezialistek emango dituzte.

 

Halaber, bertaratutakoek, profil zientifiko profesionaletan interesa duten eta ekitaldian ere parte hartzen duten erakundeetako ordezkariekin biltzeko aukera izango dute. Edizio berri honek ikertzaileentzako makina bat ikastaro eskainiko ditu I+G+b esparruko enpresen sormenari eta lan elkarrizketen prestakuntzari buruzkoak.

 

Kongresua, euren ikasketak bukatzen ari diren unibertsitateko ikasleei eta euren aukera profesionalak ebaluatzen ari diren espainiar ikertzaileei informazio baliagarria eskaini gura duen Euraxess Career Day- Euescad proiektuaren testuinguruan kokatzen da.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow