Irun Open Innovation: berrikuntza irekiak antolakundeei dakarzkien aukerak

25 azaroa, 2015
Tokiko, Estatuko eta nazioarteko 15 hizlari adituk parte hartuko dute topaketan.

Abenduaren 3an egingo da Irun Open Innovation topaketa, berrikuntza irekiaren potentziala esploratzeko pertsonen, kulturaren eta enpresen ikuspegitik. Ficoba pabilioian izango da, “Irun Ekintzan” sari-banaketa baino lehen.

Jardunaldiaren helburua da beren zerbitzuak hobetzeko, antolakundeen barruko parte-hartzea handitzeko edo produktu berriak sortzeko berrikuntza irekiko estrategiak aplikatzen dituzten esperientzia eta proiektuak partekatzea. Berrikuntza irekiarekin lotutako metodologien bidez antolakundearen mugetatik kanpoko konexioak bilatzen dira, beste eragile batzuekin –bezeroak, erabiltzaileak, hornitzaileak edo ohiko ingurunetik oso urrun dauden profil profesionalak- kolaboratiboki lan egiteko.

Topaketa horretan askotariko proiektuak izango dira ikusgai: Living Lab H-Enea, Euskadiko Etxeko Klusterreko laborategi bat, pertsonen premiak aztertzen dituena berrikuntza prozesuak orientatzeko ardatz bezala; edo Maushaus azterlana, arteari eta arkitekturari buruzko eduki pedagogikoak garatzen dituena haur eta gazteentzat. Ekitaldian izango da baita ere Juan Freire, Team Labs –Team Academy-ren learning by doing metodologian oinarritutako prestakuntza programa- ikaskuntza eta berrikuntza campuseko zuzendaria; David Sánchez Bote, MIKeko zuzendari nagusia; eta Javier Creus, Ideas for Change aholkularitzaren fundatzailea. Guztira 15 hizlarik parte hartuko dute lau mahai-ingurutan: Bezeroarengan zentratutako berrikuntza irekia; Berrikuntza irekirako arteak eta kultura; Antolakundeen mugak eta aukerak; eta Berrikuntza irekia aldatzen ari den mundu baterako.

Irungo Udalak antolatu du “Irun Open Innovation” ekitaldia Innobasque-n laguntzarekin. Dohainik parte hartu daiteke eta izen-ematea Irunon web orrian egin behar da.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow