Irisbond enpresak Gizarteratzeko Berrikuntzaren Saria irabazi du Telefónica Ability Awards sariketan

16 January, 2015

Irisbond enpresa donostiarrak, ordenagailua begiradarekin kontrolatzeko sistema sortu duenak, sari bat irabazi du Telefónica Ability Awards sariketan. Sariketa horren bidez aitortza egin nahi zaie ezintasunak dituzten pertsonak gizarteratzeko proiektuei. Euskal startup horrek Emprendedor XXI sariketako Akezit Soziala ere irabazi zuen abenduan.


Irisbond enpresak Gizarteratzeko Berrikuntzaren garaikurra irabazi duTelefónica Ability Awards sariketa ezagunean, Irisbond Primma proiektuari esker. Eye Tracking teknologian oinarritutako produktu berri hori ordenagailua begien mugimenduarekin kontrolatzeko sistema bat da. Urtarrilaren 12an banatutako sari horien bidez aitortza egin nahi zaio enpresa eta erakundeek ezintasuna duten pertsonen gizarteratzean egin duten lanari. Hori dela eta, biztanleria sektore horri zuzendutako proiektu ekonomikoki sostengarriak saritzen ditu.

Irisbond enpresa donostiarrak komunikazio lagunduko teknologiak garatzen ditu eta 2013an Irisbond Primma merkaturatu zuen. Erabilpen errazeko sistema bat da, begien mugimendua posizio koordenatu bihurtzen duena pantailako saguarentzat. 2014an zehar enpresak bere produktua nazioartekotzen jardun du, bereziki Hego Amerikan baina baita ere Europan, Estatu Batuetan, Indian eta Hegoafrikan. Bestalde, lankidetzak bilatu ditu ezintasunen arloko erakundeekin teknologia hori irisgarri egiteko. “Argentinan esklerosi anizkoitzaren inguruko elkarte batekin ari gara elkarlanean eta jende asko lanean hasi da berriro gure teknologiari esker” adierazi du Eduardo Jaureguik, Irisbond enpresako zuzendari nagusiak “haietako batek adibidez liburu bat idatzi du; ikusi dugu, beraz, laneratze-tresna oso indartsua izan daitekeela”.

2015ari begira, enpresak aurrera jarraituko du bere nazioarteko proiekzioarekin eta ezintasunaren inguruko proiektuak garatzen jarraituko du, baina era berean helburutzat hartu du ildo berri bat zabaltzea Irisbond Primma sektore industrialetan integratzeko, negozio nitxo garrantzitsua egon daitekeelako hor mota honetako teknologientzat. Lantaldea dagoeneko harremanetan dago Euskadiko klusterrekin aplikazio berriak identifikatzeko.

Irisbond 2013ko uztailean sortu zen enpresa bezala eta Vicomtech-IK4 ikerketa aplikatuko zentroaren laguntza du bazkide teknologiko gisa. Joan den abenduan enpresako lantaldeak “La Caixa” Gizarte Ekintzak bultzatutako Emprendedor XXIsariketako Akzesit Soziala irabazi zuen.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow