Ibermaticak Envira enpresa kudeatzeko softwarea berritu du

29 June, 2017
ERP berritzeak informaziorako sarbidea erraztuko dio Envirari

Kontsultoretza-enpresa gipuzkoarrak konpainia asturiarraren eraldaketa digitalari ekingo dio ERParen eguneratze teknologikoaren bitartez

 

Ingurumenaren kudeaketan espezializatuta dagoen Envira enpresa-talde asturiarrak Ibermatica konpainia gipuzkoarra bazkide teknologikotzat aukeratu du enpresa-kudeaketarako softwarea (ERP) eguneratzeko.

 

Partaide teknologiko gisa, Ibermaticak laguntza eskainiko dio Envirari, tresna berrituz, eraldaketa digitaleko prozesuari ekin eta sektoreko beharrizan zehatzetara egoki dadin.

 

Zehazkiago esanda, euskal konpainiak bere gain hartu du Microsoft Dynamics NAV enpresa-kudeaketarako softwarea eguneratzeko ardura, NAV 2009 delakoaren bezero klasikoa deritzon bertsioa egungo RTC bezeroa (Eginkizunetan Oinarritutako Bezeroa) izenekorako migrazioaren bitartez. Horrez gain, Ibermaticak prestakuntza eta abian jartzeko laguntza eskainiko ditu.

 

Konpainia gipuzkoarrak ohar baten bidez jakinarazi duenez, ERP berritzeak informaziorako sarbidea erraztuko dio Envirari, erabiltzaileen produktibitatea hobetuz eta enpresaren mugikortasun-estrategia bultzatuz.

 

Oharrak argitu duenez, bertsio berriak garrantzi handiko hobekuntzak ekarriko ditu, hala nola, mugikortasun osoko soluzioa edota prozesuen automatizazioa eskainiko duen bezero mugikor berri bat eta finantza-kudeaketarako moduluari dagozkion funtzionalitate berriak.

 

Egoitza Donostian duen kontsultoretza-enpresa gipuzkoarrak esperientzia zabala du Microsoft Dynamics NAV softwarean oinarritutako eta ingeniaritza eta zerbitzu-enpresei zuzendutako enpresa-kudeaketarako soluzioetan.

 

 

 

Ibermática enpresaren aurkezpen bideoa

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow