Errealitate birtuala sektore industrialean entrenatzeko

23 May, 2017

Ludus konpainia bizkaitarrak, arrisku egoerak ingurune seguru batean birsortzeko aukera ematen duen simulazio sistema bat du

 

Errealitate birtuala, erreferentzia- teknologietako bat da 4.0 Industriaren paradigma berrian. Teknika honetan oinarritutako sistemek, zenbait prozesu industrialen eraginkortasuna eta produktibitatea hobetzeko aukera eskaintzen dute, horregatik, bere erabilera sektore desberdinetan jada egia da.

 

Testuinguru honetan, Ludus konpainia bizkaitarrak, errealitate birtualaren bitartezko simulazio sistema bat garatu du, sektore industrialeko eta larrialdien zerbitzuko profesionalen trebakuntza eta entrenamendurako. Plataforma teknologiko honek, arrisku- egoerak ingurune seguru batean simulatzeko aukera ematen du, langileen ikasketa erraztu eta erabakiak hartzeko momentuan laguntzeko asmoz.

 

Ludus-eko CEO Mikel Cearsolok azaltzen duen bezala, euskal enpresak garatutako plataforma k potentziala du sektore energetikoak, bereziki, eolikoan, elektrikoan eta oil&gas-ean. Halaber, automobilgintza, aeronautika edo trena bezalako sektoreetako enpresen artean ere eskaera du.

 

Larrialdien alorrean, Ludus-en simulagailuak, ingurune desberdinetan eta etengabe aldatzen diren baldintza meteorologiko eta arriskuetan aurkitzen diren polizia, suhiltzaile eta erreskate taldeen entrenamendua ahalbidetzen du. Trebakuntza osagarrirako erreminta gisa balio duen sistemak, banakako edo taldeko erabaki taktikoak hartzeko gaitasunak ebaluatzen ditu.

 

“%100ean errealistak diren inguruneak birsortzen ditugu eta lan arriskuak birtualizatzen ditugu, langileek, dauden arriskuak ikus, lehen pertsonan bizi eta eragin ditzaketen ondorioak ikus ditzaten”, azaldu du Mikel Cearsolok.
Teknologiak modulu desberdinak ditu, hala nola, simulazio berera denbora errealean zenbait pertsona konekta daitezen ahalbidetzen duen erabiltzaile anitzeko sistema bat, ahotsa antzemateko teknologia bat, edo simulazioarekin erlaziorik ez duen pertsona batek, simulazioan bertan zer gertatzen dena kontrolatu ahal izateko gainbegiratze sistema bat.

 

Plataformak gainera, simulazioarekin erlazionatutako datu guztiak, hau da, detektatutako arriskuetatik hasi eta langileen aurrerabide-kurbara artekoak biltzen dituen estatistika sistema bat du, beti ere datuak sortze aldera.

Mikel Cearsolo, CEO de Ludus

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow