Errealitate birtuala, Bilbon turismoa egiteko

12 September, 2017
Bilbo VR soluzioa Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntzarekin sortu da

Binary Soul euskal kooperatibak, Bizkaiko hiriburuko toki esanguratsuenak arakatzeko aukera ematen duen mugikorrentzako aplikazioa garatu du

 

Orain gutxira arte, informazio turistikoa, bidai agentzietako liburuxka tradizionaletan edo web orrialdetan eskuragarri ziren irudi, bideo edo deskribapenetan soilik agertzen zen. Azken teknologia digitalek, ordea, turistari, bisitatu nahi dituen lekuak, bertatik bertara ezagutzeko aukera luzatzen diote, baita bidaia hasi baino lehenago ere.

 

Hauxe da zehatz-mehatz Binary Soul kooperatiba bizkaitarraren proposamena, zeinek errealitate birtualean oinarritutako eta, fisikoki mugitu beharrik gabe, bizkaitar hiriburuko lekurik esanguratsuenak ezagutzeko aukera eskaintzen duen mugikorrentzako aplikazioa garatu duen.

 

Euskal enpresak diseinatutako Bilbo VR soluzioa, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntzarekin sortu da eta Android edo iOs gailu mugikorretan doan deskarga daiteke.

 

Orain arte, aplikazioak, Plaza Barria, Done Jakue Katedrala, Erriberako Merkatua, Arriaga Antzokia, Azkuna Zentroa, San Mames edo Guggenheim Museoa bezain esanguratsuak diren espazioak eskaintzen ari da. Horrez gain, denborak Aurrera egin ahala, interes turistikoa duten puntu berriak txertatzen jarraitzea aurreikusita dago.

 

Txertatutako espazioetako bakoitzak, gutxienez, 360ºko bina irudi izango ditu, kanpoaldekoak zein barnealdekoak, gau zein egun moduan ikusi daitezkeenak. Era berean, leku hauetako bakoitzean, bere istorioari buruzko informazio zehatza eskainiko da, euskaraz, gaztelaniaz edota ingelesez.

 

Edukietara sartzeko, erabiltzaileak, ‘smarthphone’ bat eta aplikazioarekin bateragarria den errealitate birtualeko gailu bat, esaterako, bere kostu txikiagatik, jarduera honetarako bereziak diren ‘cardboard’ betaurrekoak soilik beharko ditu.

 

Iturria: Euskadi Tecnología

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow