Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 apirila, 2018 Berrikuntza Digitalizazioa Berrikuntza soziala Fast Track Innobideak programa

Eredu ekonomiko sostengarriek “Europa marka” berri bat sor dezakete

CESE erakundeak Europar Batasunarentzako gomendioak biltzen dituen irizpen bat aurkeztu zuen Bilbon.
CES/EGAB

 

CESE erakundeak Europar Batasunarentzako gomendioak biltzen dituen irizpen bat aurkeztu zuen Bilbon

Herrialde garatu askok gizarte eta ingurumen arloetan dituzten erronken aurrean, eredu ekonomiko berriak sortzen ari dira, zalantzan jartzen dutenak gauzak egiteko modu tradizionalak. Mugimendu horietako batzuk dira, esaterako, ekonomia zirkularra, ekonomia partekatu edo kolaboratiboa, ongia komunaren ekonomia edota finantza arduratsuak. Xede desberdinetara bideratuta dauden arren, eredu horiek badute ezaugarri komun bat, helburu ekonomikotik harago doan balioa sortu nahi dutelako, ekoizteko eta kontsumitzeko modu sostengarriagoak sustatuz.

 

Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeak dioen bezala, horrelako ekimenak “aukera paregabea dira Europar Batasunarentzat, EB lider bihurtu daitekeelako “Europa marka” berria definitzen duten eredu ekonomiko berritzaileen arloan. Eredu horiek bereiziezin egiten dituzte oparotasun ekonomikoa, babes soziala eta ingurumen sostengarritasuna bezalako kontzeptuak”. Gainera, CESE erakundearen arabera, eredu berri horiek aukera bikaina dira konponbide berriak bilatzeko erronka handientzat, hala nola, hauentzat: baliabide mugatuak, ingurumenaren degradazioa, langabezia edota bazterkeria soziala.

 

CESEk Nuevos modelos económicos sostenibles irizpena aurkeztu zuen Bilbon apirilaren 13an, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Batzordearen (CES/EGAB) eskutik. Dokumentu horrek Europar Batasunari zuzendutako hainbat gomendio jasotzen ditu, helburutzat dutenak eredu ekonomiko berri horien potentziala aprobetxatzea. Irizpen horren aurkezpenean izan ziren Gonzalo Lobo Xavier, CESEko presidenteordea, Francisco José Huidobro CES/EGABeko presidentea, Alberto Alberdi Larizgoitia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu sailburuordea, Izaskun Bilbao Barandica euro-parlamentaria eta Carlos Trias Pintó, irizpenaren egileetako bat.

 

Aurkeztutako gomendioetako bat da egitura egonkor bat sortzea ekonomia sostengarri berriarentzat, zeinak ebaluaziorako bitartekoak (behatoki bat) izango baititu eredu berrien garapena gainbegiratzeko. CESEren arabera, funtsezkoa da orobat ikerketa bultzatzea, jakiteko zein den ingurumen sostengarritasunean eta sostengarritasun sozial eta ekonomikoan duen benetako inpaktua. Bestalde, finantzaketa eskuratzeko bidea ireki behar zaie horrelako ereduekin lotutako ekimenei, eta EBn existitzen diren politika sektorialetan integratu behar dira.

 

CESEren irizpenak dio eredu horiek dagoeneko ari direla aldatzen ekoizle, banatzaile eta kontsumitzaileen arteko harremanak. Posible egiten dute balioa sortzea ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzeko eta trukatzeko modu berrien bidez, baina gatazkak ere sortzen dituzte, batik bat lan eskubideen edota lehia fiskal desleialaren arloetan. Horregatik, beharrezkoa da espiritu kritikoa mantentzea horrelako ereduen helburuei eta benetako ondorioei dagokienean.

 

Irizpena egiteko prozesuan parte hartu dute NESI New Economy and Social Innovation nazioarteko foroak eta Europako beste hainbat erakundek. Bestalde, aurkezpen horrexetan abiarazi zen Bikonsulting euskal aholkularitzak bultzatutako “NESI Euskadi” tokiko gune berria. NESI sare ireki bat da, ongia komunaren ekonomia bultzatzen duten antolakundez eta eragilez osatua dagoena.

Lotutako albisteak

14 Marzo, 2024 Berrikuntza
Alkizabalgo plataforma jasotzaile elektriko berria jasangarriagoa da: zero gas-isuri eta zarata murrizketa
Irakurri gehiago
11 Marzo, 2024 Berrikuntza
Stay Bigelek hezkuntzaren arloko metodologia berritzaileen aldeko apustua egiten du
Irakurri gehiago
22 otsaila, 2024 Berrikuntza
FVEMek 2.100 ikasle baino gehiagori industria hurbildu die ‘Industria Erronka’ proiektuaren bidez 23-24 edizioan
Irakurri gehiago
SACEN San Jorge Placas Energía Solar 20 otsaila, 2024 Berrikuntza
Sacenek telekomunikazioetarako bere lehen kabina adimenduna instalatu du
Irakurri gehiago
15 otsaila, 2024 Berrikuntza
TokenTrotter-rek bidaiez beste ikuspuntu batetik gozatzeko aukera ematen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak