“EntreEscritores”: Edizio digitaleko proiektu berritzaile bezala aukeratua izan da

31 May, 2016

EntreEscritores.com  proiektua topagune bat da autore berri, irakurle ta editorial independenteentzat. Espazio horretan idazleek argitaratu gabeko tituluak plazaratu ditzakete, eta aukera dute irakurzaleen komunitatearengana iristeko, zeinak obrak baloratzen baititu, iritzia emanaz. Plataforman parte hartzen duten editorialek puntuaketa onena duten liburuak hautatzen dituzte beren katalogoan argitaratzeko.

Ekimen hori 2013’an abiatu zen eta, harrezkero, komunitatea zabaldu egin da, 13.000 erabiltzaile eta 200dik gora egile izateraino. Egileek beren sorkuntzak partekatzen dituzte, trukean ikusgarritasuna eta irakurleen iritziak jasotzen dituztelarik. Editorial txikientzat ere aukera paregabea da erabiltzaile-komunitate baten babesa duten tituluak ezagutzeko. Lotura enpresako zuzendari nagusi Idoia Sotok azaldu duenez, “EntreEscritores espazioan, editorial independenteek berritzeko aukera dute, zeren irakurleek eurek filtratutako obra argitaratu gabeak aurkituko baitituzte” , “erabiltzaile komunitatea oso aktiboa da, gustatzen zaie irakurtzen dutenari buruzko iritzia ematea eta partekatzea”.

“EntreEscritores” hautatua izan da Factoría Cultural eta Germán Sánchez Ruipérez Fundazioak bultzatutako EmprendeLibro hazkuntza programaren bigarren edizioan. Ibilbide horrek helburutzat dauka edizio digitalarekin lotutako ekimenak babestea, sektorearen erronka berrientzat erantzun berritzaileak bilatzeko. Programa horren barruan, “EntreEscritores” ekimena Readmagine 2016 ekitaldian aurkeztuko da ekainaren 10ean, Irakurketaren, Liburuen eta Liburutegien Iraultza Digitalaren Astean. Jardunaldiak Madrilen egingo dira, non hainbat hitzaldi eskainiko baitira: edizio digitalaren barruko joerak, sektorerako behar diren gaitasunak, kontatzeko, idazteko eta irakurtzeko modu berriak edo liburutegien diseinu berriak…

Zazpi editorial independentek parte hartzen dute “EntreEscritores” sare sozialean, baina beren helburua da kopuru hori bikoiztea datozen hilabeteetan. Editorial horiek zazpi titulu argitaratu dituzte plataformaren bitartez. “EntreEscritores” ekimeneko lantaldea ere elkarlanean hasi da idazketa eskolekin eta liburutegi publikoen sareekin, tokian tokiko egileak ezagutzera emateko erabiltzaileen artean.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow