Enpresen arteko lankidetza 4.0 Industrian aurrera egiteko

2 May, 2017

Fagor Automation-ek estandar eta teknologia irekien alde egingo du

Fagor Automation, IK4-Ikerlan, Irontec eta CodeSyntax-ekin kolaboratuko du, sistema errazago, pertsonalizagarriago eta intuitiboen bitartez etorkizuneko bere makinak egokitze aldera

Mondragon Korporazioko kide den Fagor Automation kooperatibak, akordio estrategikoa sinatu du IK4-Ikerlan zentro teknologiko eta Irontec eta CodeSyntax euskal enpresekin, I+G esparruko bere garapena sendotzeko eta bere makinak 4.0 Industriara egokitzeko.

 

Bi urte gutxienez iraungo duen aliantzaren helburu nagusia, euskal kooperatibak fabrikatutako makinak, kontrol- eta ikuste- sistema errazagoak, pertsonalizagarriagoak eta intuitiboagoak egingo dituzten internetetik eratorritako teknologiez hornitzea da. Fagor Automation-ek bere HMI (Interfaze Gizon Makina) sistemen zati handi bat egokitzeko, estandar eta teknologia irekien alde egingo du.

 

Teknologia berriak, edozein tokitik, urrunetik kontrolatzeko aukera eskainiko du baita hiperkonektibitatea erraztu ere. Honela, kooperatibak, bere produktuen modernizazio iraunkor bat eskainiko duen elkarlaneko eredu baten bitartez, ikerkuntzaren eta garapen teknologikoaren aldeko apustua indartuko du.
Fagor Automation-ek komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, akordio honek “hil ala biziko garrantzia” du berrikuntza teknologikoaren aldeko bere apustuan eta lau parte hartzaileen artean sinergiak sortzera eta, bide batez, euren arteko etengabeko ezagutza-jarioa ahalbidetzera lagunduko du.

 

Proiektu interkoperatiboak, enpresa teknologiko eta industrialen arteko lankidetzan pausu bat gehiago suposatzen du, Euskadi 4.0 Industriaren abangoardian kokatzeko lan modu gisa, oharrak gaineratzen duen moduan.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow