Enpresek zentro teknologikoen alde egin dute lehiakortasuna areagotzeko

14 May, 2015

Euskal enpresa-ehuna I+G+b-aren alde egiten ari da merkatuan duten lehiakortasuna aregotzeko. Enpresa pribatuarekiko kontratuek euskal zentro teknologikoen diru-sarrerei egindako ekarpena tinko mantendu zen iaz.

Eibarren kokatuta dagoen IK4-TEKNIKER zentro teknologikoaren fakturazioa 21,4 milioi eurokoa izan zen 2014an, eta kopuru horren % 52 enpresa pribatuarekiko kontratu zuzenen bidez egindako I+G+b jarduerei dagokio.

Iaz erregistratutako negozio-kopurua, hainbat administrazioren ikerketa-proiektuei laguntzeko programetan izandako partehartzeaz osatu zen, Europar Batasunak bultzatutako proiektuak barne hartuta, Eibarko zentroaren diru-sarreren % 27 suposatu baitzuten. Eusko Jaurlaritzaren programek fakturazioaren % 19 suposatu zuten.

Arrasaten finkatutako IK4-IKERLAN zentroak 17,8 milioi euroko diru-sarrerak izan zituen iaz, aurreko ekitaldian baino zertxobait txikiagoak. Emaitza horretatik, enpresa pribatuarekiko kontratuei dagokien ehunekoa guztizko kopuruaren % 60 ingurukoa da.

Aldi berean, Elgoibarko IK4-IDEKO zentroak 8,9 milioi euroko fakturazioaz itxi zuen 2014. urtea.  Fakturazioaren % 65 enpresa pribatuekin egindako I+G+b proiektuen kontratuekin lotuta dago. Datu horiek % 7ko gehikuntza dakar sektore pribatuarekiko kontratuei lotutako diru-sarreretan.

Datu hauek islatzen dutenez, I+G+b arloko inbertsioa apustu estrategikoa bilakatzen ari da euskal enpresentzat, teknologian eta berrikuntzan bilatzen baitute errentagarritasuna sendotu eta lahiakideekiko aldea nabarmentzeko modua.

Bideo korporatiboa

[embed_blog_up_euskadi id=”1″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow