Enigmedia Europako zibersegurtasun erakundeko kooperazio kontseiluan sartu da

4 abuztua, 2016
enigmedia_fundadores

Enpresa gipuzkoar honek, bere hastapenetan, Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasuneko Sailaren laguntza izan zuen, SPRIren bidez.

 

Europako merkatu digitala babestea bilatzen duen erakunde honetan erabakiak hartzeko aukera izatea lortu duen lehenengo pyme euskalduna izan da.

 

Enigmedia, komunikazioen pribatutasuna segurtatzen duen enpresa euskaldunak, Europako zibersegurtasun erakundeko kooperazio kontseiluan (ECSO) parte hartzeko hautatua izan da. Merkatu digitaleko entitate publiko zein pribatu garrantzitsuenak osatzen dute erakunde hau.

 

Izendapen honi esker, gipuzkoako enpresa honek europako zibersegurtasunaren garapen estrategian ahotsa izango du, bai eta sektore honetan etorkizunean garatu behar diren hainbat neurrietan ere, ikerkuntzan, berrikuntzan eta inplementazioan beste baterako. Kontseiluko ordezko kide izatearen izendapena elkarteko kide guztien botoen bitartez burutu da. Honek, Enigmediak zibersegurtasun esparruan duen potentzialtasuna eta gailentasuna europako entitate garrantzitsuen sostenguarekin babesten du. Europako zibersegurtasun erakundeak irabaziasmorik gabeko elkartea da. Belgikako legearen bitartez ekainaren 2016an ezarri zen, eta denbora labur honetan 130 kide baino gehiago bildu ditu: elkarte handiak, pymeak, Startupak, ikerketa zentroak eta elkarte publikoak.

Honek Europako zibersegurtasunaren garapenean eta sustapenean laguntzea oinarri duten proiektuei babesa ematea du helburu. Enigmedia kontseilu honen kide izatea Euskal Herriko zibersegurtasun sektorearentzako albiste garrantzitsua da, beste enpresa euskaldun askorentzako aukera berriak eskaini ditzazkelako.

 

emprendimiento-enigmedia

 

BLOGA
emprendimiento-blogenigmedia

 

Informazio gehiagorako:
Álvaro Vilallonga: alvaro.vilallonga@enigmedia.es – 609 26 29 16
Lander Tamés: lander.tames@enigmedia.es – 943 046 661

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow