Elikagai-industriako hondakin-uren arazketa eraginkor eta segurua

25 September, 2017
Jardunaldia Zamudioko Parke Teknologikoko Gaiker-IK4 zentro teknologikoko instalakuntzetan antolatuko da

IK4 aliantza teknologikoak, sektore honetako uren kudeaketa eta tratamenduaren etorkizunerako joera eta erronkak aztertuko dituen jardunaldi bat antolatuko du

 

Elikagai-industriako hondakin-uren kudeaketa eta tratamenduaren azken nobedade eta joerak aztertzeko asmoz, IK4 aliantza teknologikoak, datorren urriaren 19an, jardunaldi tekniko bat antolatuko du, Zamudioko Parke Teknologikoko Gaiker-IK4 zentro teknologikoko instalakuntzetan.

 

Ekitaldia, enpresa, unibertsitate, ikerkuntza zentro eta hondakin-uren kudeaketa eta tratamenduaren optimizazioaren arloko etorkizuneko errealitate eta erronketan interesa duten edozeini zuzenduta dago, nagusiki.

 

Jardunaldiaren testuinguruan antolatutako txostenek, egungo egoera teknologikoa eta uraren kudeaketan erabilitako ekonomia zirkularraren estrategiak jorratuko dituzte. Beste alor batzuen artean, enologiako mintzen teknologiaren simulazioan eta ezarpenean oinarritutako metodologia eta erreminta berriak aztertuko dira.

 

Ekitaldian, Ceit-IK4 eta Gaiker-IK4 ikerkuntza zentroek parte hartuko dute, baita elikagaien sektoreko Riberebro-Gutarra enpresak eta uraren tratamenduan eta hondakinen kudeaketan espezializatutako Suez enpresak ere. Bi konpainiek, euren prozesuetan egun erabiltzen ari diren teknologiekin izandako esperientzia, etorkizuneko lan-lerroak eta etorkizunera begirako aukerak azalduko dituzte.

 

Gaur egun, elikagai-industriako ekoizpen prozesuetan asko erabiltzen den lehengaia da ura. Produktuaren lerro berrien inplementazioak eta lehengaien emisio, berrerabilpen eta birziklatzearekin erlazionatutako araudien eboluzioak, enpresek, uraren arazketa eraginkorrago, seguruago eta ekonomikoagoa ahalbidetuko duten teknologia berriak sar dezatenerako interesa bultzatu dute.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow