Diseinua, zerbitzu publikoak berritzeko tresna gisa

8 azaroa, 2017

DWeek ekitaldian jardunaldi bat egingo da hiri-estrategia berriak aztertzeko.

 

Diseinuaren metodologiak orobat aplikatu daitezke politika publiko berriak egiteko eta zerbitzuak hobetzeko, baina ikuspegia aldatuz lankidetzaren “ko-“ aurrizkia barne har dezaten. Ko-diseinuko estrategia horiek arlo publikora hurbiltzeko asmoz egingo da datorren azaroaren 16an Cities & Design topaketa, DWeek 2017 Diseinuaren Aste barruan kokatutako jardunaldia.

 

Design for the Cities tailerrak emango dio hasiera jardunaldiari, non hizpide hartuko baita nola eraman diseinuaren arloko praktikak zerbitzu publikoak hobetzeko prozesuetara. Dinamika horretan kasu praktikoak bateratu eta topaketako parte-hartzaileen esperientziekin alderatuko dira, eta beraizik pentsatuta dago administrazio publikoetako arduradunentzat eta kargu politikoentzat, zerbitzu publikoen esparruan lan egiten duten sektore pribatuko profesionalentzat eta diseinatzaileentzat.

 

Ondoren, hainbat hitzaldi eskainiko dira eta mahai-inguru bat antolatuko da, berrikuntza sozialerako diseinu parte-hartzaileko estrategia eta praktikak eztabaidatzeko. Hitzaldietan hizpide hartuko da nola hiritarren eta erakundeen arteko lankidetzaren bidez posible den zerbitzu publikoko eredu berriak sortzea, hau da, sostengarriak izango direnak eta benetako beharrei erantzungo dietenak. Espazio horretan parte hartuko dute Ezio Manzini-k, berrikuntza sozialerako diseinuko adituak eta DESIS-Design For Social Innovation and Sustainability sarearen sortzaileak, Itziar Pobesek, zerbitzuen diseinuko We Question Our Project estudioko kideak, eta Georgina Voss artista eta antropologoak, Strange Telemetry ikerketa-estudioko zuzendariak.

 

DWeek ekimenaren barruan, Eutropian erakundearen Funding the Cooperative City liburua aurkeztuko da azaroaren 17an. Argitalpenak Europako hainbat hiri aipatzen ditu beren bitartez erakusteko zein proiektuk sortu dituzten “espazio zibikoak”, hau da, kolektibo eta erakunde hiritarrek bultzatutako lekuak, zerbitzu publikoak sortzeko modu berriak ekarri dituztenak. Ekimenen bilduma horretan badaude gizarte zibilaren eta administrazioen arteko lankidetza-eredu alternatiboak, finantzaketa bide berriak eta baita ere espazio publikoak eraikitzeko eta kudeatzeko eredu alternatiboak.

 

Tipi eta Colaborabora plataformek antolatu dute Cities & Design topaketa, eta DESIS Lab Elisaba laborategiaren (nazioarteko DESIS sarekoa) eta Maraka aholkularitzaren laguntza izan dute hirien diseinuari buruzko tailerrerako. Bilbao Bizkaia Design erakundeak bultzatu du DWeek – Diseinuaren Astea, eta azaroaren 16tik 23ra egingo da, industria sortzaileak sustatzeko diziplina anitzeko ikuspegi batetik abiatuta.

 

Funding the Cooperative City

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow