Ekintzailetza 2016an: Ekintzara pasatzeko unea da

1 January, 2016

 

Arrakastaren formula oso sinplea da: Gaitasuna x Ekintza + Laguntza

Baina, zer da gaitasuna? Zertan datza? Nola jakin dezaket gai naizen ala ez?

Hiztegiaren arabera, gaitasuna da trebetasuna, talentua, pertsona batek zerbait egiteko (eskubide bat edo obligazio bat betearazteko) daukan ezaugarria.

 

Ekintzailetzako terminoetan, gaitasuna ezinbesteko hiru elementutan oinarritzen da: Nahi izatea, Ezagutzea eta Izatea.

  • Nahi izatea: Zure proiektua aurrera eramateko desioa. Hemen hasten dira lanean zure bihotzaren indarrak.
  • Ezagutzea: Jakitea. Ikastea. Ikertzea. Begiak zabalik izatea.
  • Izatea: Eraldatzea, bilatzen duzun hura izatea, sentitzea eta zure gaitasuna osatzea.

 

NAHI BADUZU, EZAGUTZEN BADUZU eta benetan BAZARA, baduzu GAITASUNIK eta beraz EKINTZARA pasatzeko unea da. Aztertu ongi arrisku guztiak, jarri martxan zure sorkuntzarako talentua, identifikatu produktu eta zerbitzuak, ongi fokatu jomuga publikoa, minimizatu gastuak soberan dauden konpromisoak ahaztuz, ezarri datak helburu egingarriekin eta hartu zure bizitza profesionalaren pultsua.

 

Ziur prozesuan zehar zalantza asko sortuko zitzaizkizula. Horregatik, ona da LAGUNTZA bilatzea: familia, lagunak, esperientziadun jendea eta, zu bezala, ekintzailetzan murgildu diren beste pertsona batzuk… Ekin! Sinergia asko egon litezke eta zugandik oso hurbil daude.

 

Gainera, UP Euskadi atarian ekintzara pasatzen lagunduko dizuten eduki interesgarriak aurki ditzakezu: Ekintzailearen Profila, Ideia, Ezagutu zure Merkatua, Industri Jabetza, Patenteak eta Markak, Enpresa Plana, Inprimaki Juridikoak eta zure Negozioa sortzeko Tramiteak, Finantzaketa, Enpresaren Kokapena…

 

Arrakasta = Gaitasuna x Ekintza + Laguntza

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow