Donostiako hiritarrak DSS2016ren anfitrioi bihurtuko dira

12 January, 2016

Egun gutxi falta dira Donostia 2016 Kultur Hiriburua abiarazteko.  Programa zabal bat da, 2016an era guztietako milaka kultur proposamenez beteko duena hiria. DSS2016 bulegoak eta Donostiako Udalak onlineko joko bat sortu dute, datozen hilabeteetako jarduerak ezagutzera emateko eta hiritarrak Hiriburutzaren “anfitrioi” izatera animatzeko.

Joko hori mapa birtual bat da, non jokalariak hiriko hainbat puntutatik igaro behar baitira. Proba bakoitzean azalpenezko bideo bat dago turismoari, udalerriko historiari, hiriko atrakzio turistiko garrantzitsuenei eta 2016 programako ekitaldi esanguratsuenei buruz. Jokalariek galdera batzuk erantzun behar dituzte eta erantzunen arabera puntuak metatuko dituzte “anfitrioi”en rankinean aurrera egiteko.

Jokoa beraizik diseinaturik dago Hiriburutzari buruzko ezagutzak ludikoki zabaltzeko, eta jardueren programari eta hiriko historiari buruzko dokumentazio osagarria ere badakar. Bukatutakoan, jokalariak DSS2016ren Anfitrioi bihurtuko dira.

Donostia 2016 Kultur Hiriburua datorren urtarrilaren 20an inauguratuko da, Donostiako danborradarekin batera. Hurrengo lau egunetan 70etik gora jarduera egingo dira museoetan, kontzertu aretoetan eta saltoki eta espazio publikoetan, era guztietako proposamen kultural eta ludikoak eskainiz.

Hona hemen egun horietako jarduera aipagarrienak: Oteiza, Chillida, Zumeta eta, besteak beste, Basterretxearen lanez osaturiko 1966 – Gaur Konstelazioak – 2016 erakusketaren inaugurazioa eta Elkarbizitzarako zubia  ikuskizuna, zeinetan hiritarrek zubi iragankor bat eraikiko duten Maria Kristinan.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow